Abade jatorra
Mateo B. Moraza'ri
Jose Exea
ABADE JATORRA...zein miragarri!
Bera baita Jainkoaren gizona,
Kristo bezela geure Artzaiņ Ona,
ta gogoendako ziur euskarri.
Aren eredua jaku pozkarri
adorez bizitzeko Berri-Ona,
ta aren siņismen sakon-sakona
kristotar danondako, indargarri.
Olakoxe da egizko apaiza:
Jainko ta bere Amaz griņatua;
txiro bizitzen, emoten dau aisa:
garbi, adeitsu, ernai, jakintsua,
oiņ-arazo dau artaldeko zaitza,
jagotzen berariz ardi galdua.
Jator izatea ez da erreza;
baiņa beti izan da alako apeza.
Zoriontsu dira kristauak, ziņez,
onako bat badauke Gidari lez...