Mungia (2)
Faulin
Kanta mendi ederrak goietan
zuen bikaintasun bidez,
zolitu mendian eztarriak
ortzetik datorren aidez.
Zugatzen edertasunak kanta
orrietako arimaz,
lurrari emon zuen agurra
min luze orreen dardaraz.
Mungi maiteko mendi gazteak
udabarrian loretan,
lur barrutik zugatzera doa
erne-miņa lerrenetan.
Kanta enborra, kanta bizia,
txoria dago aidean,
bizia ta abestia datoz
enbor sendoen artean.
Judegu eta Gondramendia,
bizkar garai aberatsak,
antzina aritz ta gastaņadi
euzko lurraren emoitzak.
Gaur, lertzundi illunez beterik,
non ete da euzko lurra...
gure mendirik maitegarrienok
tristuraz dauke gaillurra.
Mendi goiko iturri gardenak
eguzki gabe itunik,
oreina galdu da lerzundian
otso baltzaz izuturik.
Ollagorrak, neguan, estaltzen
zentzun bako piņadian,
eiztariak dabiltzaz ondoren,
eriotza da mendian.
Lengo bide alaiak il dira,
larra ta sasia nausi,
sasi arteko pizti borroka
mendi malkarraren gaindi.
Piztitzarrak eguzkia maite
lurraren usain artean,
zomorro gaisoak il-zorian,
negar, etsai erpapean.
Gaztaņadiak...bizi emoilleak...
zer dala-ta iges egin...
mendi mamiņak ez al ziran
on zuen sustrai barriekin...?
Gaztain ta ariztiak maite ditut
mendien edertasunak,
zuen bizi ta babesa nai dau
euzkotarren osasunak.