inprimatu
Mungia (1)
Izenburua:
Mungia (1)
Sinadura:
Paulin Solozabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Solozabal, Paulin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985-1986
Orrialdea:
251

Mungia (1)

 

Faulin

 

 Maitasunezko kateia daukat

 nire gorputz ta gogoan.

 Mungia, zurekin bat egin naz

 nire izate osoan.

 

 Eguzki printzetan etorri nintzan.

 Lurra ta zelaiak eder.

 Udaren erdian biotza urre,

 Mungiak ba eukan esker.

 

 Mendien ala zelaien mamiña

 zein ete zan ederrago,

 galdezka neukan jakin-min dana

 txoriak baiño zurrago.

 

 Baratz eta soloak aberats.

 Zer euken lurraren mamiñak...!

 Gurdika arto ...metaka gari.

 Aztu dira laneen miñak.

 

 Gure azoka aitatu nai dot,

 astoz eta oiñez datoz,

 lur maitasun igaliak dira

 gosea ilteko ados.

 

 Baratza osasuntsua eder

 giza begiak ostuten,

 sagar gorriak odoldu

 dira bizi barria sortuten.

 

 Lurra, tresnak, azia, giroa,

 negu ta udabarrian,

 erne-miñetan orbiztu ziran

 garitz, artoak, sasoian.

 

 Gari soloak urrez egozan

 aize bigunez zibuka,

 itari eskuak, gogoz, dabiltz

 ta pospoliña kantuka.

 

 Udea gorantz, aleak gozo,

 ortu-lana dabil zorrotz,

 piper gorriak orri artean

 maitasunetan dau biotz.

 

 Nekazarien solo zabalak

 amaren sabela legez,

 frutua emonda poztu dira

 lan aundien atsedenez.

 

 Lurraren lana egin gabe zer...!

 Lurra askoz ederrago,

 golda, atxurrez, gogoz, urratuta

 Mungi zoragarriago.

 

 Lur-langintzaren edertasuna

 atxur ta frutuan dago,

 zelai orlei ta solo garbiak

 ta arnasa gardenago.

 

 Mungia, zure zabaltasuna,

 maite dot lur barruraiño,

 Mungiaren neke, izerdiak

 eldu dira loraraiño.

 

 


inprimatu