inprimatu
Puxana
Izenburua:
Puxana
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985-1986
Orrialdea:
237-238

Puxana

 

Muniategi-tar Sabin

 

 Asi nadin diņot eta, eztakit zelan asi

 gogoz emandako itzaren zorra ordaintzeko;

 baiņa, asi egingo naiz bai, euskalkide bati,

 neure agurrik beroena biotzez eskaintzeko.

 

 Esakunak diņon lez: ĢAsiak egiņa dirudiģ

 baiņa, nik, egin nai neuke, egin, edertasunez,

 zuk dagizun lez ain biziro, maixu agurgarri,

 idazkera argikoi baten eredutasunez.

 

 Orretan diardut neure alegiņak egiņik,

 edur zurizko paperean biotza ezarriz eta,

 bertan, izpi argiren bat irarri nairik

 benetako seindurazko oldezgai adigarriz.

 

 Itz bizi, egokiz, alik labur, alik argiren,

 benetako azalpen giartsu eta trinkoenez

 On Pedro Puxana, Oleta'ko seme zintzoaren

 izena nai neuke geratu betikotasunez.

 

 Aren euskal senaren sendotasun giartsu,

 aren etengabeko ekintzaren goitasuna,

 aren abade izatearen errikoitasuna

 nai neuke bai, alik egokiren neurtitzeratu.

 

 Jantzi apaiņez soiņekotu, laztanki goratu

 aren izena, benetako arduratasun zindoz

 nai neuke, egokitasun maitez gizarteratu

 aren izena, benetako aintzamen eta gogoz.

 

 Aren umetako Oleta, aren gaztetako

 Gasteiz ta Apaiztegi alderantza urreratuz;

 aren Eskoriatza, aren Angiozar ta Morga'ko

 arimazain-aldiko igaroa gogoratuz.

 

 Orduko baserri nekazaritza eraturaz,

 orduko laia ta golde, orduko ikuspegiz

 goazen garitza orizkatu, artotza orlegiz

 orduko gau-egunen argi eta illunduraz.

 

 Goazen orduko gaztain-arlo, arte, arizpez

 gaurko piņuetaraņeko munduaren aldaketaz,

 ta galdu izandako ameskizun guztiekaz

 txerta aundi bat egiņik lengo gatz ta ozpiņez.

 

 Ta, igarobide ortan daurkigu abade bat

 gogo-biotzez euskereari betikoz emona;

 benetako abade ta benetako gizona

 gure elerti eta gure erri maitearentzat.

 

 Orain Arteaga'n darrai aren abade biotza,

 aren onbidezko artzaintzaren zuzentasuna,

 aren erritartesuneko langintza ta egoitza

 musalditxo batzukaz onduriko gaitasuna.

 

 Arabar jatorrizko gizaseme goralgarri,

 euskel alorreko ikastun ospetsu, langille;

 benetako euskaldun, benetan gomutagarri,

 euskera laztankor ta iraungarriaren lankide.

 

 Gramatikalari degu ĢBizkai'ko izkelgiaren

 aztertzalle sakon, jakituriz oņarritua

 eta daukagun lenengoko Bizkai'ko Foruaren

 itzultzaille bikain, edergarriz ongarritua.

 

 Beraz, zure egintz neketsu orren argidura

 dizdikor, laztan ori eda, iturritu bedi

 ta, ur bizi osasungarri orren ikutura

 EUSKEREA burutu bedi bai betiraungarri!

 

 


inprimatu