inprimatu
Eriotz billa
Izenburua:
Eriotz billa
Sinadura:
Agustin Beloki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beloki, Agustin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
242

Eriotz billa

 

Usarraga-zar

 

 Lur ikara bailitzan

 nere oe gela,

 dirudi ekaitzpeko

 itxaso berbera.

 Ezin ulertu dizut

 dabiltzun izkera,

 zer nai didazu esan

 zer da zure... zera?

 zerbaiten ataria

 zerbaiten bezpera?

 

 Egunak bere argi

 ta bere beroa,

 jaulkiaz urtu da ta

 itzaltzera doa.

 Begi aldaba joaz

 zertan zabiltz lua?

 gero maiteko gera

 luzea da gaua,

 orain eginbear bat

 betetzera noa.

 

 Begi aldaba joaz

 nere igurtzia,

 nolabait nai nuke zuk

 neri ulertzia.

 Orra or gau ederra

 ametsez jantzia,

 ezin izango degu

 gero maitatzia,

 motza da uste dezun

 zure gau luzea.

 

 Nork ekarri du bonba

 gaur zure eskuta?

 zein opari maltzurra

 eriotz ezpata.

 Eztanda bildurtia

 da bere izketa,

 egingo zaituana

 ainbeste pusketa,

 polborarentzat gizon

 zuzenik ezbaita.

 

 Ala ere bazuaz

 bazuaz bidean,

 eriotza zelatan

 zu bere menpean.

 Nik lagundu nai nizun

 baņan... azkenean,

 utsean galduko naiz

 iltzen zeranean,

 ni bearrik ez dezu

 zuazen oean.

 

 Mendi, bide bazterrak,

 gauaren illuna,

 zer ote erraietan

 sentitu dutena?

 Deadar egin dezu

 esateko Ama!

 edo oiukatu nai

 azkenengo pena?

 testigu mutu oiek

 gorde dute dana.

 

 Oztuz doa lurrean

 odol irakiņa,

 zain sareak lertuaz

 gaņez eragiņa.

 Zeure gogoa bazan

 erdia da miņa

 bildur naiz ote zeran

 iņoren iriņa,

 ortik bizi diraden

 aldiko sesiņa.

 

 O! gazte ezezagun

 aberkide anai,

 ozpin geiagorikan

 ez dizut eman nai.

 Dana iaulki diozu

 jaio ziņan lurrai,

 pozikan il zerala

 siņistu nai dut bai,

 ilda ere sufritzen

 ez dezazun jarrai.

 

 


inprimatu