inprimatu
Jose Etxebarrieta zanaren gomutaz
Izenburua:
Jose Etxebarrieta zanaren gomutaz
Sinadura:
Balendin Enbeita
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Balendin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
232

Jose Etxebarrieta zanaren gomutaz

Gorozika'ko eleizan

 

E.'tar Balendin

 

 Gazte ta sendo frutu emoille,

 Lerden genduan zugatza

 Uste gaberik aizkora beltzak

 Suztarra ebagi dautsa,

 Ondiņokarren bearreko zan

 Herrian orren laguntza

 Herri esnale izango alda

 Gazte onen eriotza.

 

 Herriarentzat anai bat galdu

 Herri zalien mingarri;

 Bere emaitzak agortu dira,

 Malkoak dira iturri.

 Eta etsaiak malkoen ordez

 Hillobi gainian irri,

 Hilarri ori'izango al da

 Berbizkundien oinarri.

 

 Josen illetan bere etsaiak

 Min asko gabe esan du,

 Eitekuak egin ditula

 Betiko dala ixildu;

 Baina egintzak herrien dabiz

 Inok ezin leikez kendu,

 Naiz ta gorputza lurrak iruntsi

 Anima ezin zapaldu.

 

 Illunpe batek iruntsi gaitu

 Saminez biotzak oztu,

 Gure saminen ordaingarritzat

 Etsaien barrenak poztu,

 Ez da erreza illundu iakun

 Argia egiten piztu.

 Josek aldeztu eban herria

 EUSKADI dala ez aztu.

 

 


inprimatu