inprimatu
Ez naiz belu jaio
Izenburua:
Ez naiz belu jaio
Sinadura:
Evgeni A. Evtushenko
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Evtushenko, Evgeni A.

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
213

Ez naiz belu jaio

 

Eugeni A. Evtuchenko

euskaratzailea: Igotz

 

 Ezin-ikusiz ilten nago

 eta ezin naiz nererik egon:

 ez neban

               anai arteko gerrarik egin,

 ez neban

               aberri gudua egin.

 Eta, alan be,

                     ez naiz belu jaio.

 Pozik asmatzen naiz gerra sagaratu bat

 guzur eta sapokeri ororen aurka

 jokatu aal dodanean.

 Eta bidean topo dagidanean

 era maitekordun etsai batekin,

 ezin daiteke bake-itunbenik izan

 gerra onetan.

 Onetan burrukan egiten da

 eta garaipena lortzen.

 Au da,

           nire anai arteko burruka

 auxe da

             nire aberri gudua.

 Ez jat eder naro egotea, ain naro,

 atrapario zaar bat iduri,

 astun eta autsez betea,

 atrapario itsusi ta zaarra iduri.

 Or dator bat, arpegi zurbilla;

 zetako burrukan egin,

                                     zetako eztabaidan asi?

 «Aldeztu genduan guk

                                     sobietar aginpidea,

                                                                   zergaitik

 jarraitu bera aldezten?»

 Baiña zuok aldeztu

                               sobietar aginpidea

 gudariari dagokion buru-ukatzez

 zaartzen dauan guztitik,

 margo guztitako azal-uskeritik.

 Galburu taupatsuen gaiñ makurtuak,

 fabriketan kaltzairua urtzen,

 kosmo lezara jauzi egiñez,

 emon itzala sobietar aginteari!

 

 ...Arriak baizen aierga ta ardura-bako,

 erabagiak izenpetzen ebezala,

 euren izenean

                       su-iskillatzen eben iraultza.

 Loia zan jokoa,

                         nabarmena,

 eta kondairan esku artzen asi zan

 bearrezko eben norbait:

 «beti esaneko» mutilla.

 Ezingo duzu bera ezertan atzemon.

 Malmutza da ta narea.

 «Beti esaneko» mutilla

 azal naiko bizkorrekoa dozu.

 Itsaskor

             baseliña iduri,

 edozein tokitan

                         ondo ba'yatorko,

 ondo ba'yatorko,

                             etsaitzat artzen zaitu.

 Eurak,

           mutil oneik jakituriz beteak,

 eurok ziran gure ikurriñak

 eroiazenak

 euren esku loiakaz.

 Arazotzen ziran,

                           baita izarditu be,

 iraiñak bakarrik egiteko,

 eta prestu bakar lez agertzen ziran

 prestutasunaren aurka ziarduela.

 

 Mayakovski dakart gogora,

 nortzuk ziran oneik sumatu

 eta jorratu zituna

                             narrazti azurbako lez,

 zigor-azo zituan Mayakovski'k letxe.

 Antolojiko olerkari bat dozu gaur.

 Oroigaillu bat be jaso dautsoe.

 Baiña mutil on oneik

 bai egin eutsoela oro neketsu!

 Izardia atera oi eben

 euren idazlanetan berau aitatzeko:

 etzala esaten eben

 langille xeen idazlea,

 eta loi-zatarreriz eben estaltzen

 azal-uts matxar zitalok.

 Bizi zala ez eutsoen itxi

 «Muga-txartelazko Bertsoak».

 Baiña olerkaria beti gazte

 guretzat kakots-artetu barik bizi da,

 aundi ta guren

                         iraultza aiña,

 eta, iraultza legez,

                             ezberekoi.

 Betiren beti burrukatuko

 odol bakotxaren bulkadan,

 eta guk, Mayakovski'tar biziz,

 baituran iraunazten dogu aren buru-ukapena.

 Nekazari baztangak joak,

 mariñel edo gudari txotoz,

 jarraitzen eutsoenean,

                                     iraultza,

 irabaziagatik ez egien ori.

 Zeuri josirik egozan odolez,

 prestutasunez

                       eta buru-ukapen eroapentsuz.

 Baiña norbait, dagoneko,

 kalkulu utsez zan tarteratzen.

 Jente au,

               egokiturik,

                                   zerbitzari zan,

 eta goraka ziarduan eztarria lertuz,

 bitarte on batez

                           iruzur egiteko gertu.

 Ori zan euren era!

 Leun-leunak,

                       gozo-gozoak,

 okerra ez eben gaitzesten,

 baiña gero

                 alkate egin oi ziran,

 ertzaiñak.

 Ondo dazaut erraza au.

 Ok-eginda nauka beronek.

 Beti makurtuko dira

 aizeak joten dauan aldarentza.

 Likits eta itsaskor, arduraz aseak,

 guzurra egotzi ez dabe

 besterik egiten batzarretan.

 Eta ez dautse ardurarik

 aginpidea

               sobietarra izan ala ez,

 aginpidea baldin bada.

 Baiña niretzat,

 auxe da ain zuzen beiñena,

 auxegaitik ain zuzen saiatu oi naiz.

 Auxegaitik gertu nengoke ilteko be

 birritan

             eta irutan.

 Dabiltzala, nai ba'dabe, otoruntz biran,

 eta doazala ondarrera

 trebetasunezko leiaketetan.

 Zuk,

         iraultza,

 gudariak bear dozuz bakar-bakarrik,

 eta ez iñolaz be barakarrorik.

 Irripar adeitsua dau zerbitzariak:

 dana eskiñiko dautzu.

 Arima etoia dau morroiak:

 dana salduko dautzu.

 Gudariak

                 ez dakie ulea leguntzen.

 Jente latz nunbait gudariak.

 Ez dira etsitzen guzurraren aurrean.

 Ez dabe urkoaren izenik loitzen.

 Zuok latz eta mingarri zarienok!

 Zuen zoria bai gatxa!

 Laztasuna zenbat aldiz

 ordaindu dozuen irain lotsagarriz!

 Zenbat bidegabekeri eroan dozuen,

 zenbat asmaturiko guzur baltz.

 Zer izan zarie zuok? Poliziak?

 Ez. Partisanuen ondoan joan zarie.

 Eta, baztangak jandako baserritarren antzera

 gudari edo mariñel-txanoz jantzita,

 iraultzari jarraitu dautsazue,

 eriora joan zarie buru-ukapenez.

 

 Eta egiaren zerbitzari izan zarielako,

 urte latzetan saldukerian ibilli etzarielako,

 nik guztiok zaukedaz komunistatzat,

 alderdiko gizonak eta alderdirik bage.

 

 


inprimatu