inprimatu
Gili-gila
Izenburua:
Gili-gila
Sinadura:
Frederic Mistral
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Mistral, Frederic

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
211

Gili-gila

 

F. Mistral

euskaratzailea: A.O.

 

I

 «Eneseme, nire eritxiz —astiroegi lan dagizu —eta elorri zurietatik zabiltz

 —egun osoan».

         «Ama, adikatzen nazanean, —sasi artean dakustaz, —nora-nai joan, begi

 urdin batzuk, —beti an dagozan begi urdin batzuk».

         «Ergel, garai ontan loratzen dan —bedar donzella dozu... Ia —ar eizu

 ostera be, ar eizu atxurra-eta saia zaitez lanean».

 

II

 «Eneseme, solo erdian —iruditzen jat sarritan —adia galdurik geratzen zarala-

 eta aizearen zuzu-muzua entzuten dozula».

         «Ama, idarren gaińean —eguzkiak dizdiz egitean, —abots bat entzuten dot

 gozoa, —erraietaraińo sartzen jatana».

         «Ergel, txoriak dituzu, —eurentzat abia egin nai dabenak... —zu zoaz

 azak landatzera, —ene Danis gaixoa!»

 

III

 «Eneseme, iruditzen jat —bart ez dozula lo ondo egin: —deadar egiten zenduan

 —eta oiu-intziriak».

         «Ama, lo-gitxi ta ames bitartean, —ikusi dot gau guztian —neskatxa eder

 bat igaroten —neure begien aurretik».

         «Ergel, irudi utsak dozuz —amesak sortu daroezanak. —Zutik, eguna ba

 dator —eta igitaia kokatu bear dozu!»

 

IV

 «Eneseme, matraillak zimel daukazuz —eta bear bada gaixorik zagoz... —Nai al

 dozu bedarren ura?; —apur bat egingo dautzut».

         «Ama, nik Antoni dot maite! —Zoaz arin deiak bota dagiezan —eta agindu

 eizu txaranbela... —Ostantzean, dana zatituko dot!»

         «Ergel, lur jorik geldi nadin nai al dozu —ogea zuri erosiaz? —Gauregun

 gazteak —zorakeriak besterik ez darabille buruan».

 

V

 «Egunon, Antoni adiskide! —zure alabaren eskua —eskatzera gatoz —geure etxeko

 ergelarentzat».

         «Zeuena da, amandre,... daukan guztiagaz, —bere jantzi loratuaz-eta

 bere egal dotorezko azpilo gonakaz».

         «Antoni, ene adiskide; —ezkontzera goaz!» —«Zuk gili-gili egingo

 daustazu, —Danis!... Zelako barreak egingo doguzan!»

 

 


inprimatu