inprimatu
Alestar neskatxa
Izenburua:
Alestar neskatxa
Sinadura:
Frederic Mistral
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Mistral, Frederic

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
210

Alestar neskatxa

 

F. Mistral

euskaratzailea: A.O.

 

 Neukdiñotzuet, eta zuek daustazue siñistuko, mintzogai dodan neskatxa —erregiña

 bat zala, jakin bear dozue ba —ogei urte eukazala ta Arles'koa zala. —Astelen

 eder baten aurkitu neban nik —padura loitzunetan: —penagarri zan egiaz —bero-

 sapa arekin joatea, —zii loratuak artzera— gaztaientzako.

         «Ene lagun eder, olan ba zure gurasoak —zure matrail gordiñak nai dabez

 marroiztu?... —E! Zatoz ona iturburu ondora, —bedarrak ain aundi diran lekura».

 —Ene lagun eder, azpi erreak, —gari ona dakar: —nire ginbaillak —dagonilletik

 naiko nau zaintzen; —ona jatzu zure kerizpea billatzea —eta kardantxiloai.

         «Ene lagun eder, samur daukazun arren, —biotza. latza da zure itza:

 —ikus daigun, urrezko betarte polit, —Rouqueto'koa zara ala guen-auzunekoa?»

 —Ene lagun eder, erantzutera noakizu: —egi-egiaz, —arlestarra nozu... —baiña

 zu, iñundikan be, Martego'a zaitut; —angila arrantzale —edo-ta zaparda

 artzaille».

         «Ene lagun eder, esaidazu, —Arleskoa zara-ta, antxe bizi zara, —nire

 maitesua zuganatu dan ezkero —neu il arte edo zeu il arte». —Ene lagun eder,

 esnea saltzen dot nik, —eta bizi naz —Auro'ren atean; —zaldizain bat da nire

 maitale —mugazain batek lez ni zaintzen nauana, —guztiz beartsu nazan arren».

         «Lagun eder, negu ta uda —segi mugazaiñaz maiteminduta, —Onegia bait

 zara —nik zoritxarreko egin zaidazan». —«Errazoia dozu, nire zaintzailleak, ba,

 —kristau fedearren! —igarotako igandean —zin-egin eustan plazan —bere zikaiz

 alderen alde zulatuko ebala —leenengo begiratu eustana».

 

 


inprimatu