inprimatu
Tomateak
Izenburua:
Tomateak
Sinadura:
Ramon Basterra
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Basterra, Ramon

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
197

Tomateak

 

Ramon de Basterra

euskaratzailea: Muniategi-tar Sabin

 

 Zelan kentzen dautsazue lur zingil, kiskal ta oriari

 Koralezko boila orreik, su margodun ale gorriak?

 Ain bitxi ederrik ez Kartagok ez iñungo Erromak

 Ez eben altxortu olako buztindar margo ain bizi.

 

 Olaxe argontzitxo gorriztatu baten gorri-miña,

 Osturik muñoek oskorritzen dauzan odol jarioari;

 Burbulak illunabarreko argiz, dirdai txanbeliña,

 Ilzorizko eguzki-patardun lañoetan agurkari.

 

 Osertzean, an, goiznabar ta illuntzetan ba-dirudi

 Bai, zeruari masail gorritua edaten dautsozuela

 Ta, orduan zuen emoiak biurtzen dira koral gorri.

 

 Zarie taupa-taupakatzen diran biotzak, lez, goizetan

 Ta, arratsetan, ta azken kanpai-ots dilindala,

 Angelusa, belarkiez egin izandako odoletan.

 

                                               (La Sencillez de los Seres'tik)

 

 


inprimatu