inprimatu
Itzul-aldia
Izenburua:
Itzul-aldia
Sinadura:
Gabriel Celaya
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Celaya, Gabriel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
195

Itzul-aldia

 

Gabriel Celaya

euskaratzailea: Muniategi-tar Sabin

 

 Ba-nator, ene Euzkadi,

 ba-nator, maite, zugana.

 Mendi ta urruntasunak,

 eztakit zoriontsu naizen

 ba, nigan eortzia dagon

 biotz-eragin aundi au

 ain bigun ta zarra dana

 mindura bat dirudina.

 

 Baña urrunan itz dagist

 esaten ez dakidana,

 ta bularrean jotzen nau

 ni izan nintzan umeak:

 Aztutako berein gauza

 orain desadatenak «bai»

 agertuz bakar-bakarrik

 an, eta an..., eta emen!

 

 Ementxe, bai, batez ere,

 txikiak ta azken barik,

 labankada bako mundu

 baten argibide zeatzak.

 Jostalluzko ikuspegi,

 berde ta erreza, ona,

 baserriak nun dagerren

 beren betertz, ingurua.

 

 Euzkadi, barriz zaurkidaz.

 Ai, somatu bako zenbat

 munduz ibil izan naizen

 barriro zuganatzeko!

 Urten, euzkotarrok, beti

 bizitzera urten gara,

 baña beti gara biurtzen

 zure «olantxe» bakora.

 

 Euzkadi, errai neure,

 jaio izan nintzan ama,

 artzen dozularik biziz

 nekauta itzultzen dana,

 eta, or zagoz ain tinko,

 izan, olaxe dalako,

 ain beroa ta ain sakona

 lo egin neikela gero.

 

 Nire Euzkadi txikerra,

 nire erri, nire biotza,

 esan ta adieraz bearrik

 ere, ez daukana orain.

 Zurea da nire leena.

 Oso zarra naiz: izana.

 Euzkadi, zauritua nator,

 lagun egidazu iltzen.

 

                                                   Baladas y Decires Vascos'tik

 

 


inprimatu