inprimatu
Zer artu zuen gudarien emazteak?
Izenburua:
Zer artu zuen gudarien emazteak?
Sinadura:
Bertolt Brecht
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Brecht, Bertolt

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
193

Zer artu zuen gudariaren emazteak?

 

Bertold Brecht

euskaratzailea: Igotz

 

 Zer artu zuen gudariaren emazteak

 Praga-tik, uriburu zaarretik?

 Zapata pare artu zuen Praga-tik,

 agur bat eta takoizko zapatak.

         Orixe artu zuen Praga'tik.

 

 Zer artu zuen gudariaren emazteak

 Varsovia-tik, Vistulak zearkatuatik?

 Varsovia-tik atorra bat artu zuen

 liņuzkoa, margo eder-ederrezkoa.

         Orixe artu zuen Varsovia-tik.

 

 Zer artu zuen gudariaren emazteak

 Oslo-tik, Sund-ek ureztatutik?

 Oslo-tik larruzko iduna artu zuen,

 bezuza eder bat artu zuen Oslo-tik.

         Orixe artu zuen Oslo-tik.

 

 Zer artu zuen gudariaren emazteak

 Bruselas-tik, uri eder apaiņetik?

 Bruselas-tik, egal-eio dotoreak,

 emakume batek beti amestuak.

         Orixe artu zuen Bruselas-tik.

 

 Zer artu zuen gudariaren emazteak

 Paris-tik, argiaren uritik?

 Sedazko jantzi bat artu zuen

 —aren lagunen erre-miņa—, Paris-tik.

         Orixe artu zuen Paris-tik.

 

 Zer artu zuen gudariaren emazteak

 Tripoli-tik, Libi urrunetik?

 Libi-tik, katei bat eta kutunak

 tupikizko kateia artu zuen.

         Orixe artu zuen Libi-tik.

 

 Zer artu zuen gudariaren emazteak

 Errusia-tik, eskualde amaigetik?

 Alargunaren buru-zapia artu zuen

 Errusia-tik, illetetara joan zedin.

         Orixe artu zuen Errusia-tik.

 

 


inprimatu