inprimatu
Ikust-irrati orratza
Izenburua:
Ikust-irrati orratza
Sinadura:
Estanislao Urruzola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzola, Estanislao

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
190

Ikust-irrati orratza

 

Uxola

 

 Lurrean zutik makalaren antzo

 ortze urdiņari begira beti

 aize, euri-eguzkitara zutik

 noiz arrapa ots-ikuskizun zantzo.

 

 Gizaki ezurkia dirudizu

 ezur ordez altzairu ta burniaz,

 burni-ariz beatz luze ta meaz

 ar nairik ots-ikuskizun berritzu.

 

 Belaun aulek eutsiko al zaitue

 zure beatz txepel oiek artu-ala

 ikuskin-kutxa biziz bete arte,

 

 zai bai-dago Euzkadi gure Ama

 euskal berriaz betetzea ortxe

 ase dedin betiko gure naia.

 

 


inprimatu