inprimatu
Kanpaiak
Izenburua:
Kanpaiak
Sinadura:
Pedro Anasagasti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Anasagasti, Pedro

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
183

Kanpaiak

 

Pedro de Anasagasti

 

 Kanpaiak

 barruan ziran,

 barruan.

 Ez ziran

 elaiak,

 emen eta an

 egaz egin da

 joaten ziranak.

 Kanpaiak,

 ara ta onera

 joan eta etorri,

 sartzen zitzadan

 barrenan.

 

 Nereak ziran

 kanpaiak,

 nereak

 burdiņezko otsak.

 Nereak ziran

 kanpaiak,

 negar ta parre

 egin zituzten

 txoriak.

 

 Ez dakit nundik

 sartzen zan

 nere barrura negarra,

 Illen kanpaiak

 arek bai ziran

 zorrotzak!

 Txikitan nintzan

 bildurti,

 lotsorra.

 

 Neretzat ziran

 arantzak

 kanpaiak:

 euren itzelak

 gogortu ditu

 mendiak

 animan.

 

 Baziran baita

 kanpaiak

 alaiak,

 zeruan.

 Nere barrenan

 badira noski

 lorez beteko

 zelaiak.

 Kanpaien parre

 neretzat bazen

 txikitan

 atsegin.

 kanpaiak kanpai

 sartutzen ziran

 nere itxas

 ondoan.

 

 Batzuk negarrez,

 pozez besteak,

 eurak bai ziran,

 txikitan,

 nere umetako

 usoak.

 

 Kanpaiak!

 

 


inprimatu