inprimatu
Guzur eta egiak
Izenburua:
Guzur eta egiak
Sinadura:
Anjel Bidaguren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidaguren, Anjel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
169

Guzur eta egiak

 

Anjel Bidaguren

 

 Gure aratona baldar egunerokoan

 ba darabilguz guk, zatarkeri gogokoan,

 amaika eta bosteun milla guzur biribil

 bizitza-burdi trakets, negarti onen gurpil.

 

 Goizetan, neskatilla ARGI, oinkada zaluz,

 jagi doanean, lo-nagiak astinduz,

 maite lurrunez inguratu guran mundua,

 urre betez, oparo dariola eskua,

 

 guzurti gara gu, guzurti aundi makurrak,

 guretzat bakar nai baitoguz aren agurrak,

 zirrara lizunean bakar bera eta gu;

 geure bakartade onen edena darigu.

 

 Egunon, bai, gero arte, ondo izan;

 itz margo zuriak, utsak kale naiz elizan.

 Lora jayo barriak, une bakarrekoak,

 lore artean illak, edo illik jayoak.

 

 Etxean guzurra darigu, argi ordez,

 gure leyatillak zabaldu daroaguz nekez,

 illunpetako gure borroka eroak

 ebagi daroaskuz egiaren egoak.

 

 Argiaren bildur gara beti; gaua maite,

 ipar-izarra, galduta, guzurraren ume,

 geldoak geure biotz agor au ikusteko,

 zuzi-itzaliak utsaren itsu-mutiko.

 

 Guzurti lantegian, i, jauntxo zilbor, aundi,

 txiroen odolaz egiņa dok diru-mendi,

 gosea abi euroren ume azur-utsak

 ta andra zimelak, esne ordez esperantzak.

 

 Baita ere guzurti amaikatxo langille

 besteen —lankide bearrez— odol edale;

 gaur, biar, etzi, alperkeriak mallukatzen,

 iruzurrez —moltzo ta moltzo— labak goritzen.

 

 Guzurrak politikan, guzurra ta guzurrak,

 laprast eskuetan dakarren apurrak,

 itz utsez goldatutako gari ta matsondo

 ezin daitekez biur ez ogi ez ardo.

 

 Guzurra politikan, indarra bada lege,

 itzak aundi eta biribil mundua dan beste

 ta emazte gazteen bularretan izotza

 ta gizonen eskurretan burdin arantza.

 

 Guzurti, baita, munduan ainbat erakunde

 malmuzkeri eta azpikerien estalpe;

 umeek arrapaladan gosearen atze,

 zarrak nun jausko bizirik, ez oge ez etxe.

 

 Ez dakigula laņotu eguzki au,

 neguaren kaskakoak ez bekiguz arau,

 berotu daitezala andreen bular otzak

 eta, argiz, egiz, ogiz ume azur-utsak.

 

 Mundu zabal onen zear ba doaz egiak,

 udabarri beteak birjasoaz argiak.

 Egun tripazaik iruntsi dauz illundurak,

 ara zalapartaka umeen jolasgurak.

 

 Ba dira gero ainbat eta ainbat, pilloka,

 egi betez eskuak, dana doan eskeiņika,

 guzurrei garak moztu ta moztu, lugin on,

 argiaren galdatan, gori, lanaren gizon.

 

 Guzurrei arrika diarduen jende zintzo,

 kondaira faltsoak salatuz, mintzo ta mintzo;

 konturatu barik udabarri dan ala ez,

 itz lore zuri utsez diarduenen ordez.

 

 Ainbat jende ausarta, goseari adarrak

 erro-errotik ebakiz; lanaren indarrak

 solo-bazter guztietan gora dedin

 gari-alde, esperantza guztien ikurrin.

 

 Millaka ta millaka emakume ta gizon

 ekiņari ekiņean, artu ordez emon,

 maite garraioan, egoaren bideetan,

 aratona, laņopeko argi lapurretan.

 

 


inprimatu