inprimatu
Koldar
Izenburua:
Koldar
Sinadura:
Anjel Bidaguren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidaguren, Anjel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
165

Koldar

 

Anjel Bidaguren

 

 Ia gaindua daroat gauaren malladia,

 neure lepoan eriotz beteko zorroa.

 Beingoan da ene bertsoen azken lerroa.

 Ba datorkit —abots igar— ixillen aldia.

 

 Eskura nai neuke lur osoko illundia,

 birrin-birrin egin bere itzalen erroa,

 betiko ixildu bere eresi arroa,

 goiz diztikor biur dakidan Egun-Aundia.

 

 Neure uzta-bildu joen azaoak errez

 —kolko mandioan urri ale eta garau—

 illunaren zuloak argitu gura neukez.

 

 Alperrik esku-gorak, beti ni argi-barau,

 ez aizerik, odolik, ez kemenik, ezer ez;

 bildurrak lapurtu deust borroka lera au.

 

 


inprimatu