inprimatu
Ezaren utsa
Izenburua:
Ezaren utsa
Sinadura:
Anjel Bidaguren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidaguren, Anjel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
164

Ezaren utsa

 

Anjel Bidaguren

 

 Birinbolan, bira eta bira

 —txirringa lokatua iduri—

 amildegira naiz ni erori,

 ene berengo ezer ezera.

 

 Garraxika diardu ixillak

 ertzik bako sakon illun ontan;

 ots eta itzak ito eta illak

 ene uts ain bete onen baitan.

 

 Illunari lapurtu deutsadaz

 betezal bako bi begi aundi

 t'ezari darion argiagaz

 ikusi ene utsaren auts-mendi.

 

 Alper nagiduren ondakiņak,

 arrokeri merkeen ondarrak,

 lizunkeri gangarren ozpiņak;

 an, or, emenka, guzur tontorrak.

 

 Ba dirudie uraldi gorriak

 —amil berakoan ur zikiņak—

 baztertuko zaborreriak,

 ustel eta ongarri ezinak.

 

 Lurrun guztiak eskura naia,

 argi betikoen lotu gurak,

 guleri losi laskelen garaia;

 orra ene ezaren itusurak.

 

 Kikil larriak itonaroa,

 neure urik bako itxasoan,

 bildur gaziz bete agoa

 etsipenaren ur-gorakoan.

 

 Auxe bai gau onen latza,

 itxar-argi torrerik bakoa,

 betiko ezaren une baltza:

 Neu bete olatuen kolkoa.

 

 Une ontan egin banegi al

 ixillaren garraxia ixil.

 Au larri-aldi gorri ta itzal,

 aleziņari kiņuka nabil.

 

 Baletorkit arnas apurren bat

 aiene bat egiteko aņa,

 laster litzake gora, zerurat,

 bero, apal, garbi ta ariņa.

 

 Au miņa, mingotsa guzur truke

 gizontasuna galduarena;

 jainkotxo txiki, trapuzko, merke

 ta ezer ezik ezerezena.

 

 


inprimatu