inprimatu
Euria
Izenburua:
Euria
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
150

Euria

 

A. Onaindia

 

         Kaletar askok ez du euririk nai. Baserritarrak bai, udan batez ere.

 Labore saillak blei-blei dauzkagunean, goiari erreguka ari oi gera euria bial

 dezan. Baiña, ez gutxitan, trumoi ta iñaztu, iskanbil ikaragarriak ere sortu oi

 dira gure inguruan, itxaropenetan ditugun uzta-soro, baratze, igali-zugatz eta

 bazterrak osorik ondatzen dituztela. Gure ondamena sarri!  Giza-semeok ez bait

 daukagu egurats indarrekin nai duguna egiterik.

 

                         Doiñua: «Mutil gaztia...»

 

 Laru-ikaraz dakust lugiña,

 ezpaitu beti poz-atsegiña;

         uda euria

         —iraunkor, joria—

 ez dugu sekulan arbuiagarria.

 

 Izugarrizko trumoi zarata

 dantzugu; odei-sabel, tximista;

         zeru goitik azkar

         arri xee, kazkabar;

 euri tarrapata, erauntsia zakar.

 

 Iñoiz, baita, leun dugu euria,

 zillar mee, garden, zirimiria;

         ostoz osto jausiz,

         gainkia igurtziz,

 lur-azalak duen miesa iraziz...

 

 Oiuz ditugu soroak ernai,

 uretan mamor, beste bein alai;

         poliki dauzkagu

         zelai ta esparru,

 belar-zutez guri, bizi, parre-zantzu.

 

 Izar liliak daude kulunka,

 aien belarrak mutur makurka,

         mutur gorriak ler,

         larru-gorri, muker...

 Oraintxe bai dala izadia eder!

 

 Aurtxo bizkorrak zelaian dabiltz,

 loxin-bearrez garo ta elbitz...

         Loretxoen pare,

         goia dute maite,

 belardiz ibilki ater-azi gabe.

 

 Otoz otoan sartu da kanta,

 adi txoriak alai eundaka;

         beti jauzilari,

         katuz dira ari

 laiño gaiñez kliska dagon euzkiari.

 

 Dena didar, gazte irrintzi,

 arnaz berritan zorion antzi;

         aur, txori, galburu

         irrika dituzu.

 Nik orobat gazte doart biotz-barru.

 

 Jator tantai dut euri udako,

 au aiña eder etzait ezertxo;

         larrien larria

         maiz naiz ibillia,

 alarik ere zait txit arrigarria.

 

 Malko ostean, bai, xamur dakusgu

 ezpain-egalean irriaren keiñu.

         Olaxe udaldian

         goiz naiz arrastian

 dunbots, oiñaztu ta euria nastian.

 

 


inprimatu