inprimatu
Urril bidez...
Izenburua:
Urril bidez...
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
132

Urril bidez...

 

Muniategi-tar Sabin

 

 Urril oiartzunezko egoaize epel ta, noizik beingo

 ipar-aizearen ezetasun ozkirri, ibilli zabalez,

 udazkentzen ari gara orri orbandu, orri zimelez,

 gogotsu dabilgun naiaren eguntzea noiz izango.

 

 Irakin dirakin euzko odolaren ezkutu ixillez,

 zenbatzu eskuren agur beroa edatzen da aizean

 ta, zenbatzu itz adikoi begietako argitasunean,

 egarri biziko elebide iorantsu, alkartsuenez!

 

 Bitartean aizeak... (euria erortzen dan bitartean)

 ots dagi aizeak, egungiro minberatsu eta aztunez

 ots dagi aizeak, ots, zurrumbillo gogor, nabarmenetan

 edota samurkiro eguzkiaren ikutupe kutunez.

 

 Erri gogaketaz, amets ikusberatsu, aidekorretan,

 gure begiak sortaldez-sortaldez, ipar naiz egoz ere

 izan miņezko maitasuaren gogozko agur beroetan

 itxaro illeziņaren pozbide zabala dagerskute.

 

 Oi, zenbatzu argibide, zenbatzu gogo, muin goralgarri

 nabaitutzen dan gure Erriaren magalpe agurgarrian!

 Zenbatzu edertasun, zenbat ezkutu, abots laztangarri

 goratutzen dira mendi ta ibarrez egarri bizian!

 

 Aizearekin bat egiņik egatutzen gara, alabearrez,

 gorputz artuz gure ibar, zelai, mendietako garopetan,

 EUSKAL ERRIARI darion bizi-naiaren abots goitarrez

 oiukatzen garalarik azkatasunezko diadarretan.

 

 


inprimatu