inprimatu
Mundu ontako txarkeri artean
Izenburua:
Mundu ontako txarkeri artean
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
131

Mundu ontako txarkeri artean

 

Muniategi-tar Sabin

 

 Mundu ontako txarteri artean

 uste dot, esan diņot bene-benetan

 gizonaren egi bakarra dala

 beren biotzezko dirdirapean

 begipetzen dan edertasuna

 Iankozko izantzaren magala

 aldiz aldiz azaltzen yakuna.

 

 Ta, bai, nik egin dodan bakarra

 orri zar batzuk opaltzea izan da

 ta, iztegian itzak billatu

 bedar-landa biurtzeko nire larra,

 ta osasun gordin minkorrak kendu.

 Ori izan da bai nire lana,

 egi-aldezko txinpart, sugarra.

 

 O, bai, guk egiten bagenkiguk

 egiten, urunaren alatza,

 ta, ugaritzen ogiaren zitu,

 galburu emankor aberatsa

 gaur, kale-zear dakusgunean

 ainbat ta ainbat erremindu

 lanik ezaren estuasunean.

 

 


inprimatu