inprimatu
Billuts-billutsik
Izenburua:
Billuts-billutsik
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
124

Billuts-billutsik

 

Muniategi-tar Sabin

 

 Billuts-billutsik

 dakustaz

 zugatzak

 negupean.

                 Narru gorrian

 bein bateko

 adar jantzien soiñu

 ta, txintots pozgarriak.

 

 Orratio sustraiak

 lurrean sendo

 gogor errotuak

 baldin ba-dituzte

 ez dira galduko

 esperantzak.

 

 Udabarriko

 eguzkiak

 eta

 euriak

 sortuko

 ditu

 orri barriak.

                     Barriro

 bertaratuko

 dira txoriak,

 kabigintzazko

 lillurapean

 abestuz

 euren

 maitezko

 txorrotxiuak.

 

 


inprimatu