inprimatu
Urkiolan omenaldi
Izenburua:
Urkiolan omenaldi
Sinadura:
Juan Mari Lekuona
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekuona, Juan Mari

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1984
Orrialdea:
115

Urkiolan omenaldi

 

Juan Mari Lekuona

 

 Asteko, bizkaitarrok,

 Liño Akesolo:

 lur onen semeetan

 bera amazulo.

 Ala emanik ere

 iñoiz ez dago lo;

 euskaran landu digu

 makiña bat arlo.

 Dimako semeari

 jo daiogun txalo!

 

 Pujanak euskeratu

 Bizkaiko Forua:

 ederki dantzatu du

 berbaren gorua.

 Bizkai aditza josten

 egin du modua.

 Jainkoaren etxea

 bere amorrua.

 Gizon au goratzeko

 ba zan, bai, ordua!

 

 Elorriotik dator

 Jaime Kerexeta.

 Nork du sendoagoa

 idazteko seta?

 Gure bibli gosea

 utzi du aseta.

 Bizkaiera otsegin

 gogor lau aizeta.

 Euskaran bere pare

 gaur askorik ezta!

 

 Laugarren dakartzuet

 Xanti Onaindia:

 esatez laburra da,

 egitez andia.

 Liburuz ornitu du

 kale eta mendia,

 jantzi ta sustatuaz

 euskaldun sendia.

 Arro egon liteke

 Bizkaiko jendia.

 

 Misal baten inguru

 lau gizoni ondrak.

 Bizkaitarren emaitzaz

 emen daude probak.

 Donostiak ordaindu

 nai lituzke zorrak,

 aitortuaz gizonok

 egindako obrak.

 Andik berri au dakar

 Lekuona lobak.

 

                                                         Urkiola, 1984, VI, 14

 

 


inprimatu