inprimatu
Legorreta-ko Erretere jaunari
Izenburua:
Legorreta-ko Erretere jaunari
Sinadura:
Jesus Lete
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
262-263

Legorreta'ko erretore jaunari

 

Ibai-Ertz

 

 1982'ko Abenduaren 12'an, Legorretako erriak, bere erretore edo parroko dan DON

 JUAN PEŅAGARIKANO jaunari, omenaldi bat eskeņi zion. Egun ortan bertan,

 Donostiako EL DIARIO VASCO egunkariaren bidez, ondorengo sei bertso oek eskeņi

 nizkion.

 

 Ogei urte ta beste bost juxtu E

 rretore Legorreta'n,

 animen artzai jardun zerade

 etengabeko lanetan.

 Erri guztiak maitatzen zaitu

 biotz biotzez, benetan,

 eta omena izango dezu

 gaurko igande onetan.

 

 Beartsu eta gaixoentzako

 beti zerade itzala,

 ikusten dezu asko ta asko

 eziņean dabiltzala;

 lagundutzeko zu beti prestu,

 ain zerade serbitzala,

 egiten ari zeraden lanak

 Jaunak onetsi ditzala!

 

 Denboran zear ainbat beartsu

 zure ateraiņo juan,

 galdera auxen egiten dute:

 Etxean al da don Juan?

 Pozaren pozez gelditzen dira

 zertxo bat jasotakuan,

 baiņa beti zu poz aundiagoz

 oieri emandakuan.

 

 Zar eta gazte, berdin aurtxoak,

 alai zure ingurura,

 kristauen artzai izatekoa

 sortua zera mundura.

 Guztientzako zu beti lagun

 Jesukristo'ren modura,

 zuri eskerrak anima pranko,

 juanik ba-degu zerura!

 

 Sermolaritzan goimaillakoa,

 nun degu zure berdiņa?

 paregabeko etorriakin

 izlari on eta piņa.

 Zuri entzunez, beti sortzen da,

 barruan poz, atsegiņa,

 obe genduke, don Juan maite,

 zure laurdena ba'giņa!

 

 Bertsoen bidez jaso zazu

 gaur erri baten zoriona,

 ikusten dezu zure lanakin

 oso pozikan dagona.

 Beti zerade apaiz jatorra,

 beti zerade gizona,

 itz batez garbi aitortzekotan:

 BENETAKO ARTZAI ONA!!

 

                                                                     Itsasondo

 

 


inprimatu