inprimatu
Itxas-ontzia
Izenburua:
Itxas-ontzia
Sinadura:
Frederic Mistral
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Mistral, Frederic

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
247-248

Itxas-ontzia

 

F. Mistral

euskaratzailea: A.O.

 

 Mallorka'tikdator ontzia — laranja zamaz astun — loreuztai berdez koroitu dabe

 — ontziaren masta nausia; — zori onez — Marsella'tik dator — itxas-ontxia.

         Ontzia Marsella'koa da, — ondo amaitutako arrabit leuna; — itxasoa

 makur-azten da, ta bare dago — aren zuraje onetsiaren aurrean,... —

 Marsella'koa bait da, — Jainkoari eskerrak!, — eta onetsia.

         Ontzi-burua — dirua egin dauan ontzilaria dozu; — bat-banaka ezagutzen

 ditu Indiak, — itxasoa ezagutzen dau, eta zerua; — txori bat da — dirua egin

 dauana — uraren eta ortziaren tartean.

         Bere eskola guztia mari-erdiko batena; — baiña ekaitz oso zakarrak

 ikusi ditu; — azkar azi zan kidekoen artean — eta lemari maisu izatera eldu

 zan; — edozein itxasmutil on bezela, — mari-erdiko izan da, — eta lemari.

         Baltzizka egoan, baiña lerden, — zubigaiñetik jasten zanean; — aundiki

 baten alabea beragaz eroan eban, — arrantzale prestu zaar baten alabea; — bere

 sorterrira biurtu zan — gizaseme ona — eta arrantzale zintzoa.

         Gero, bere emaztearen ezkon-sariaz, — arrabit eder bat eraiki eban, —

 tertza ta arraunakaz, ba — laster aspertu zan, eta barriz joan zan. — «Agur,

 esan eban, — emazte xarmanta». — Eta barriro joan zan.

         Ikatz-arri loiak — ez dau baltzituten aren ontzi-tabieta: — iru

 oialezko ontzi zuriz — nai alako bidea dagi: — ur-zirimolakaitik — aren ontzia

 ba-doa — Jainkoak nai dauanez.

         Usain gozoa dario ontziari, — barriro miztillutua. — Ezkataz jantzitako

 arrain eskerga antzo — dizdiz dagi alde guztitik; — ondo margoztua dago — eta

 usain gozoa dario — alde guztitik.

         Iru aingura txiki eder daroaz — Kepa Donea aurrekaldean... — Kepa

 Donea, bial eiozuz aize meiak — eta jagon eizu arkaitzetatik! — Zuzen

 ainguraren kakoa — arkaitz artean!

         Arrain freskoa dauke ostiralerako. — osin garratzeko arrain guztia

 dauke. — Port-Véndre'rantz itxas-ertzez egiñik, — itxasoan zabaltzen dabe

 zarea: — astelen, astearte, — eguen, bariku, —  itxasoa suntsitzen dabe.

         Zeto portuan saltzen dabe arraiña — eta, beti itxas-aizeak eraginda —

 urrezko luisez eta txanpon txikiz — Frountignan'go ardaoa erosi daroe. — Dirua

 irabaziz — Zeto'n zamatzen dabe Frountignana.

         Zigarroen ke artean, — Magalouoo'n, Bou'ko portuan, — gatza kargetan

 dabe eta, gaiñera, garia, — eta oro geratzen da aserik, batetik bestera; —

 lobentzat — zigarroak dagoz — eta oski ederrak.

         Lepari gazteak, kideko alaiak, — portuko jenteak, probentzar leialak, —

 itxasadarrean sartzen ikusiaz bat, — iru saltu dabez emoten ontzi aurrean: —

 Ea! Erasora,lagun alaiak! — Eta iru saltu emoten.

         Mallorka'tik dator ontzia — laranja zamaz astun: — lore-uztai berdez

 koroitu dabe — ontziaren masta nausia; — zori onez — Marsella'tik dator —

 itxas-ontzia.

 

 


inprimatu