inprimatu
Neure ama
Izenburua:
Neure ama
Sinadura:
Evgeni A. Evtuchenko
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Evtushenko, Evgeni A.

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
233-234

Neure ama

 

Eugeni A. Evtuchenko

euskaratzailea: Igotz

 

 Aspaldi dalarik

 ez dau nire amak abesten.

 Zelan ete leike ortarako astia?

 Bear asko, asko bait dau,

 nekez egiazki

 izan lei danaren ardura.

 

 Bere jaiot-egunez, bear bada,

 edontzien tintin-soiñu

 eta abots zurmur artean,

 pianura jarri-azoko dau

 adiskide bat, antzezlari zarra;

 eres-piko batzuekaz onek

 urtuko dautso tristetasuna;

 nota zeatzen billa dabil

 eta eurak billatu nairik

 lotsaz eta ardoz da gorritzen...

 

 Onguraz zorionduko dabe,

 esanaz:

         «Sekulako!»,

 baiña nire amak dautzu

 sukaldera iges egingo,

 arpegi zarpailduaz.

 

 Baiñola, kontziertuak

                 emon eutsezan

 gudariai,

         berak bakarrik,

 guda-oiñeko basartean,

 latz-latz

         eta garai eliza bat iduri.

 

         Otzak sorgortzen zitun amaren eskuak.

 Buruko miñez egoan,

 baiña aren eztarritik jarioka etozan

 ixilla baizen soiñu garbiak.

 

 Burdietako zaldiak sudur-aizeka,

 izotzak zuri-azoak,

 eta, belarriak zut-zut,

 euren kautan zirudien oldozkor.

 Uber-gisa

         Zuri-soiltzen zelak...

 

 Jausitako edurtza ain aundia bai zan,

 doi-doi bereizten ziran

 gudariaren eta buruzagiaren

 bizkar-babeskiak...

 

         Ardaoa dakar amak

 eta jatekoak eskintzen.

 Maitarrak, oso maitekor,

 kanta daiala

         eskatzen dautsoe.

 Baiña nik deskatzut,

                 ama,

 

         Ez eizu zuk kanta...

 Ez, ez da zure errua,

 Ulertuko dabe arrotzak.

 Ots bei gramofonuak

 eta edontziak alkar joz,

 tintin eta tintin...

 

         Ama,

                 zuk ez abestu,

                         arren bai arren!

 Ama,

         ez naizu oiñazetu!

 

 


inprimatu