inprimatu
Thomas Merton
Izenburua:
Thomas Merton
Sinadura:
Thomas Merton
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Luis Arostegi)
Egilea(k):
Arostegi, Luis
Merton, Thomas

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
229-232

Thomas Merton

                         (Ikusi Olerti, 1982, 81-82)

 

Thomas Merton

euskaratzailea: Luis Arostegi

 

Luzi deunari otoi-deia

                         A Man in the Divided Sea(1946)

 

 Luzi, zure eguna gure urtarorik illunenean da,

 (zure izena argiz beterikoa izan arren),

 gu, aragi ta zentzu-illunpe ta euritako bidaztiok,

 gure mundu illaren negu-buruko gauerdian galdurik,

 laiņoak zure izar adiskidetsuari noz zabalduko gagoz.

 

 Aspaldi dogu lurperatu gure bizitzako udea;

 gure uri alaiak amatau dira danak, ipertargiak urrillean lez.

 Zelaiak ur-ondatuta dagoz eta maastia utsik:

 bai murriztu dirala gure egun luzeak, orain mundua izozturik dago!

 

 Gure naimen setatiaren kartzela otzetan giltzapeturik,

 oi entzun palak arri-koskor artean kurrinka.

 Olan egingo dabez gure betirako oeak,

 geure lotazillez eguzkia amatau dogunontzat,

 udaldiarentzat arimetako ateak zarratuta ditugunontzat!

 

 Martiri orrek, zure egun laburrak gure negua ta gure kalbarioa dakusaz-ta,

 erakutsi argiren bat, zeruan itzia dirudikean bat:

 illunpetan ain luzaro bizirik, gure begiak estaldu ta lausotuta dagoz

 eta ia itsu argizpirik aulenaz.

 Santutu gure bizitzako arratsak eta lotazilla, o Luzi martiri orrek:

 poztu zure egun adiskidetsuaz gure negu-burua.

 

Iņorentzat ez dan abestia

                       Emblems of a Season of Fury (1963)

 

 Lora beillegi batek

 (argi ta espiritu)

 dau berez kantatzen

 iņorentzat bez.

 

 Urrezko espiritu batek

 (argi ta uts)

 kantatzen dau itz bage

 berez.

 

 Ez bei iņok eguzki txairo au ikutu,

 bere begi illunean

 norbait dago itzarrik.

 

 (Ez argirik, ez urrerik, ez izenik, ez margorik

 eta ez gogapenik:

 o, guztiz itzarrik!)

 

 Urrezko zeru batek

 dau berez kantatzen

 iņorentzat bez.

 

Euria zan...

       Cables to the Ace or Familiar Liturgies ol Misunderstanding (1968)

 

 Euria zan illun ta otz Biotzaren St. Teresa Egunean

 amabostean jai zanik oindiņo iņok be ez ekian-ta.

 Euria zan bere maitasun sagratuaren omenerako aroa balitzan

 andikiak aren biotzaren inguru arri orma baltza eraigi izan eben-ta

 eta eliz-nagusiak, alkateak, eta autorleak ateak zarratuta nai ebezan.

 Bere biotzaren miiņak iraiņak bota bear dautsoz ikuskizunari, iņoen.

 Olan lau euri otz orma eraigi ebezan bere ikuskizunaren inguru.

 Eta euria jatsi zan ikuskizunaren gaiņera bere maitasunaren omenez.

 Ikuskizunagaz bera bakarrik zarratuta egoan gela teologikoan

 bere biotza suzko milla orratzez zulatua izan zan.

 Gero alkateak, eliz-nagusiak eta autorleak danak batera negar egin eben bere

 maitasunaren omenez.

 Prozesiņoan joan ziran danak batera uriko orma euritsuetara eta sendotu egin

 ebezan

 euren gogoak, ekaitz baltzaren izurretan bilduz.

 Euren atzean uri ikus-eziņean kartzelak eta konbentuak sugarrez gaiņezka

 ziran.

 

 Leiorik txikienean St. Teresa'k,

 burlati zorabiatuok aaztua bera, uso biurtu eban biotza.

 Euria lotu egin zan une aretan.

 Usoa iges joana zan ikuskizunaren erdiune gartsura.

 

Izangoaren gaua

             Sensation Time at the Home and other nexw poems (1968)

 

 Neure amaian dago nire esanaia

 diņo aroak.

 

 Erlojurik ez:

 biotz-odola bakarrik

 itza bakarrik.

 

 O argi-ontzi

 adiskide aul

 jakite-gauean!

 

 O biotz azpiko

 sugar-miin orrek

 leun mintza:

 maitasuna baltza da-ta

 diņo aroak.

 

 Orri ospatsuan

 izki gorri ta baltzak

 bete egiten ikus-obo txikia.

 

 Illunpe luzea

 eta orioaren

 bizi makala.

 

 Nok eutsi sendo etxebako argiari

 biotz-gela sakonean?

 

 Gauerdia!

 Sugarraz laztandua!

 Begitu! Begitu!

 Nire maitasuna illuntasuna da!

 

 Utsean bakarrik

 dira bat bide guztiak.

 

 Galdu guztiak

 gauean bakarrik

 dira aurkituak.

 

 Neure amaian dago nire esanaia.

 

 


inprimatu