Santu berriyai eleiza berriyak
Arana, Jose Ignazio
Aizadi-bolla zurrunbilloak
Nola dituben astintzen,
Zuaizti-baten irristamean,
Besanga-adarrak, ta erditzen
Zinzilli-dauzkan azi ta lorak,
Ta bere indarrez ereiten
Eunka-legoaz urruti; ta anche
Muñtegiya dan jaikitzen,
Ala Kristo-ren Eleiz-arbolak
Esechi-gogor artean,
Sustrairik ondo, distiatzen du
Fede loratsu-betean.
Bere semeak zabaltzen ditu
Mundu biribil gañean,
Kristau-berriak alcharik nun-nai
Jesus aitortzen danean.
Ifar ta eguerdi, sortaldeko ta
Sartalde diran lekubak,
Santu-berrien neke ta odolez
Eman dituzte frutubak;
Frutu-gozoak goi-dituztenak
Zerutar danen kantubak;
Opa dituben frutu bikañak
Eleiza Amaren Burubak.
Ingalaterra ugarte-alaya
Inpernukuak du sutzen;
Enrike-errege odolgiroaz
Guzia dala naastutzen;
¡Tamesis ibai urdiñ ederra!
Orduban dezu goitutzen
Zere buruba, eta martiri
Eunkaren palmak musutzen.
Taikosama-ren arrabi-ujolak
Zabalik Japon-lurbiran,
Kristau-piñenak, umantearrak
Agertutzen da zeiñ diran;
Jabier-gandik jatorritako
Fedez-suturik, begiran
Zerubetara Jesus-engana,
Milla-millaka an ill ziran.
Jake-Soria erejearen
Ontzi-samaldak or datoz,
Arrapatzera fede-argiyak
Daramaztenak ichasoz;
Brasill-aldera dijoan pilla,
Fede-aitorle dalakoz,
Illkintza gogor izugarriaz
An bialtzen du Zerurunz,
Afrika-lur ta Ameriketan,
¡O zenbait diran ugaldu
Misiolari doneak, eta an
Gizon galduai zabaldu
Zeru bideak! Kristaudi-berriz
Dira ibar danak estaldu,
Ta oyen amores bitza-emanaz
Dira izarrez-gal azaldu.
Goitu bitza, bai, kristandadeak
Mila santuren izenak,
Urrezko letraz zeru-erdian
Izkribaturik daudenak,
Zeru-biziko liburuetan
Edergarririk onenak,
Pio ta Leon Aita Santubak
Aldarak eman diztenak.
¡China ta Luzon, Filipear ta
Japon-ugarte otsdunak!
Zerotan goltu bearrak dira
Zeron seme ta zaldunak:
Miki, Kisai, Goto ta Martiñ
Eta ogeita bi lagunak,
Beraganatu zitubenak or
Jaungoiko Guziz-aldunak.
Alaitu bitez ingeles-onak,
Dubliñ-en eta Londres-en,
Aldare eder ta Eleiz galantak
Berriro an alcha ditezen;
Errejinaldo, Kanpion, Moro,
Beren lagunez goitetzen
Erritar-berak zeruben gaiñez
Or izango da errezen.
Indietako Kartajenaren
Lur eta ichas-aldeak
Millaka-beltzen obitegi ta
Zeruratzeko ateak,
Poztu zaitezte, Klaber-doneaz:
Baña, zuk Berdu-echeak!
Ura sortzeko izan diranaz
Eitzatzu Eleiz goiteak.
Segobia-rrak, Mallorka-tarrak,
Alonso zuben gloriyak,
¿Nola ez ditu zuben-gandikan
Izango berri-berriyak,
Eleizak eta aldare urrezko
Zillar ta loraz jantziyak?
Errodrigez-en umiltasunak
Merezi ditu guztiyak.
¿Ez dezu ekusten Berkmans galaya
Beste doneen-artean?
Eleiza goitsu eder-ederrak
Santu berrien ospean,
Kristandadeak alchatu bitza,
Lagun deiguten lurrean,
Oiekiñ gero batu gaitezen
Beti-betiko pozean.
Gere lagun ta bitartekotzat
Santu berriyak arturik,
Bero gaitezen adimentuak
Fedeko egiyaz goiturik,
Geron biotzak ayen antzera
Karidadeaz suturik,
Ainbeste gure anairen koroiz
Kristauak alkar pozturik.