inprimatu
Neskatx bat...
Izenburua:
Neskatx bat...
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1983
Orrialdea:
185

Neskatx bat...

 

Igotz

 

 Mintzo-gai olerkia,

 biok autu eztiz,

 aldatz pikean gora

 —euri-tantak ahora—

 giñoiazan astiz.

 

 Goi-bidetik neskatx bat

 yatorku kantari:

 kaikuz nasai jantzia,

 samur bere begia,

 ulea aizeari.

 

 —Nundik ator, neskato?

 nik ari itandu.

 —Goian ditut aitonak,

 ta guraso kutunak;

 areik ditut poztu.

 

 —Mao gorri az, neska,

 ibilliz, begituz.

 Oi, eder! izan adi

 olan biotz-guri,

 aita-amak laztanduz.

 

 Barriro be, kantari,

 doa bide-beera...

 Eusko neskatil oro

 —anbat dituzu txoro—

 ba'litzaz antzera!

 

 


inprimatu