inprimatu
1979'ko aiton-amonei emandako jaialdian botatako bertsoak
Izenburua:
1979'ko aiton-amonei emandako jaialdian botatako bertsoak
Sinadura:
Agustin Beloki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Beloki, Agustin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
116-117

1979.eko aiton-amonei emandako jaialdian

botatako bertsoak

 

Usagarra-zar

 

 Itz bakar batzu jaulki nai ditut

 nere arbasoen izkeran,

 Aberri maite entzun arretaz

 t-idatzi zure kondairan.

 Poza darien egun alaiak

 ez baidauzkagu aukeran,

 gaur zoriontsu argitutzen naiz

 gurasoen araberan,

 biotzan mende gabiltzanean

 orra zein aundiak geran. (BIS)

 

 Legazpin ordez milla zorion

 Gipuzko «Arrezki Kutxa»

 eskertzen degu lan-sarituei

 egin diezun goraitza.

 Zure urrezko eztai eguna

 ez dedin gertatu utxa,

 zuk dezakezu, eta biotzez,

 eskatzen dizut laguntza,

 Aiton Amonei lagun zaiezu

 eguneroko bizitzan. (BIS)

 

 Aurrezki Kutxan zuzendaria

 ta bere lagun guziak,

 alkate jaunak, diputaduak

 baita Setien gotzaiak.

 Baratz batean bazkatzen gauden

 artaldea ta artzaia,

 ez ikaratu or zelatari

 egonagarren etsaia:

 gorde ditzagun Aberri-sua

 eta sinismen garbia. (BIS)

 

 Larogei urtez ornitutako

 guraso auen aurrean

 txapela erantzi ta buru makur

 nago esan bearrean.

 Guregatikan bizitza dena

 jardun zerate lanean

 guri euskeraz erakutsiaz

 Eusko lurraren gainean.

 Eskerrikasko Aiton Amonak

 Euskadiren izenean. (BIS)

 

 


inprimatu