inprimatu
Zuen umeak ez dira zuen ume
Izenburua:
Zuen umeak ez dira zuen ume
Sinadura:
Khalil Gibran
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Inazio Berakoetxea)
Egilea(k):
Gibran, Khalil
Inazio Berakoetxea

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
94

Zuen umeak ez dira zuen ume

 

KhaIil Gibran

euskaratzailea: Berakoetxea'tar Inazio'k

                                                     (prantzesetik euskeratua )

 

 Taumea besoetan zeraman andre batek esan zuen: «Umeetaz itz egiguzu». Eta

 berak:

         Zuen umeak ez dira zuen ume.

         Bizitzaren beraren dei-seme alabak dira.

         Zuen bidez datozte, baiñan ez zuengandik.

         Eta zuekin egonik ere, ez dira zuenak.

         Zuen maitasuna eman dezaiekezute, baiñan ez zuen gogoetak. Gogoetak

 berenak bait dituzte.

         Zuenganatu ditzakezue beren gorputzak, baiñan ez beren animak.

         Aien animak biarko etxean bizi dira-ta; amesetan ere ez daukazute etxe

 ortan sartzerik.

         Aalegindu zindezkete aiek bezela izaten; ez zaitezela saia, ordea, aiek

 zuen antzeko egiten.

         Bizitza ez bait dijoa atzeraka eta ez da berandutzen atzoko egunaz.

         Zuek uztaiak zeratu; zuen semeak uztaiak botatako gezi biziak bezela.

         UZTAILARIAK ikusten du muga azkengabearen bidean, ta Bere aalez

 tenkatzen zaituzte, Bere geziak urruti ta azkar ega ditezen.

         UZTAILARIAREN esku-tenka pozerako bedi: Egan dijoan gezia aiña maite

 bait du Berak geldi ta sendo dagoen uztaia.

 

 


inprimatu