inprimatu
Thomas Merton
Izenburua:
Thomas Merton
Sinadura:
Thomas Merton
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Luis Arostegi)
Egilea(k):
Arostegi, Luis
Merton, Thomas

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
81-86

Thomas Merton

 

Thomas Merton

euskaratzailea: Luis Arostegi

 

         Iparramerika'ko idazlea. Prades'en (Frantzi'n) jaio zan 1915'garrenean,

 eta, ezbearrez, Bangkok'en il 1968'garrenean. Frantzi'n eta batez be

 Inglaterran eta Iparramerika'n egin ebazan ikasketak. Gaztearo norabidebako ta

 «pagano» ondoren (berak diñoanez), fede katolikua onartu eban (1938); iru urte

 geroago trapetarren Gethsemani lekaidetxean (Kentucky'n ) sartu zan. Bere

 umezaro ta gaztearoko bizitzea, komentuko lenengo urteetarartekoa, The Seven

 Storey Mountain liburuan edesten dausku (1948), Iparramerika'n beingoan geien

 irakurrienetarikoa izan zan liburua.

         Idazle ugaria, batez be erlegiño ta espiritu gaietaz. 50 bat liburu edo

 liburuxka osotu ebazan. Olerkaria. The Collected Poems of Thomas Merton (London

 1978) bildumak 11 olerti-liburu batzen ditu, liburuetan bildu bako olerkiak,

 itzulpenak, irri-bertsoak, eta azkenean «poema konkretoak» deitutako izki, itz

 eta esaldi joko batzuk. Geien baten izadia ta erlegiño sinbolo ta mundua abestu

 ebazan idazkera aske ta indartsuz. Beti bizi izan zan munduaren galmenaz

 arduratuz, askatasuna, bakea, gogorkeria eta abar biotzean eukazan.

 Azkenerantza bere kritika-senak protesta ta eztenka bertso edo idazkietara jo

 eban, idazkera surrealistaz eta arruntaz baliatuz. Oraingoz azken aldiko bertso

 oneetarikorik ez dot emen itzultzen.

         Erti ta kultura gaietan ornidua, bere elerti-eritxiak be zorrotzak eta

 bereziak dira.

 

Neure anaiarentzat:

gerra ekintzan galdutzat emona, 1943

 

                                       (Thomas Merton'en gurasoak illak ziran.

                             Anai gazteagoa geratzen jakon. 1943'garrenean onen

                 gerra-abioia ipar-itxasora jausi zan, ta bera zauritu ta il).

 

 Anai laztan, lorik ez badagit

 nire begiak zure illobirako lorak dira;

 neure ogia ezin badaiket jan,

 nire barauak saratsak lez zure eriotz-tokian biziko.

 Bero-egarritan urik aurkitzen ez badot,

 nire egarria iturri biurtuko zutzat, bidazti gixajo ori.

 

 Non, zein lurralde soildu ta ketsutan

 datza zure gorputz gaixoa, galdu ta illik?

 Eta zein bazterralde ondatutan

 galdu dau bidea zure arima zoribakoak?

 

 Etor zaitez, neure nekean aurkitu atseden-leku bat

 eta neure samiñetan ipiñi zure burua,

 edo obeto artu neure bizia ta odola

 eta erosi zeuk oe egokiago bat

 edo artu neure arnasa eta artu neure eriotza

 eta erosi zeuk atseden obea.

 

 Gerra gizon guztiak illak daitezanean

 eta banderak autsetara jausiak,

 zure krutzeak eta nireak Kristo bakotxaren gain

 biokaitik il dala oindiño esango gizonai.

 

 Zure gaztearo ondamenean Kristo eraillik datza-ta,

 eta nire udabarri errautsetan negar dagi:

 bere malkoen balioa

 zure esku makal ta lagungabera jausiko da

 eta zeure errira ekarriko zaitu:

 bere malkoen ixilla kanpaiak lez jausiko

 zure erbesteko illobi ganera.

 Entzuizuz eta erdu: etxera deitzen dautsue.

 

                                                           Thirty Poems (1944),

                                               The Seven Storey Mountain (1948)

 

Otoitz - era bi

 

 Urril basatian muiño zapalak begi zabalik

 datzazanean

 eta zelaia leoiak lez menpe daukenean,

 

 gure otoitza jolas-toki urrin-aztuetako millakak langoa da,

 bere pozkarioa su-torre antzo jasoten,

 baso miragarriak aen oinetan sortu

 eta euren oiu buru-gorriskaz zeruak bete arte:

 

 olan su artzen gure biotzak

 eta, otoitz-garraldietan, erreten gaitue, glori larregiz.

 

 Baiña zugatz guztiak euren programak apurtu dabezanean,

 aize esku-zabaletan joate neurribakoen griña sakabanatuz,

 ibar illuna odeitu eta goibelduz,

 atsekabea asten da bertanberako kaiola orreen

 burdin soillak bildurtzen,

 ate apurtuetan gogamena eraillik datzala.

 

 Baiña gure gabonil goizetako argitan,

 itzak abots-errekan izozturik egon arren

 eta lurralde guztiko uragak mutu;

 begitu ikuspegia, zistertar zuri batek lez,

 negu zabala txano antzo ipinten

 eta olan, edurtzapean sakon baizen nare,

 esi traskillak eta zelai ondatua estaltzen.

 

 Muiñoak ixil-geldi datzaz, basoak euren jai-eguna zaintzen.

 Basetxeak, negu-berokietan erdi eortzirik,

 ardiak lez epel dagoz.

 Noz izan da egundo penitentzi-bake au baiño ederragorik

 bagillako kantu guztiak ixil dirdaitsuez gainditzen dituala?

 

 Azaroak gure porrotak aztertu egiten, baiña orain

 bere oarrak belaunetaraiño gure Gabon errukien azpian dagoz,

 lurpetutako azian baturik

 errozko udea bizi ta lo dagoan bitartean;

 eta solo guztiak euren aitxorrak errege-ezkutu tez gordeten dabezan bitartean.

 

                                               Figures for an Apocalypse (1947)

 

Espetxe bat bear da andrentzat

 

 Espetxe bat bear da andrentzat, txiroak diranean,

 gauza apain barik eta ulea jausita, ara joan daitezan.

 Edertasuna kendu jakenean eta biotzak apurtu,

 joan bear daben espetxe bat dago.

 

 Espetxe bat bear da andrentzat, diño Gobernuak,

 itsusiak diraneko, txarrak dira-ta.

 Ondo datorkie luzaro an egotea

 txarra aztu arte.

 

 Iñok onezkero musurik emon gura ez dautsenean,

 edo bakarrik diruagaitik emon gura dautsenean

 eta euren edertasuna kendu

 zuzena da txarra luzaro entzun be ez egiterik

 androk aztuak izan arte.

 

 Baiña nik atsegin iatan kantu bat dot gogoan

 eta zuok androk baliteke ez aztu izatea:

 «Lili apurtu gaixoa, lora zimeldu gaixoa», diño nire kantuak.

 Andra gaixook, larrosa espetxeratuak zaree zuok:

 berba egikeran maldeziñoak botaten dozuez, eta botatean

 Jaungoikoa ta infernua dagoz batera ugertuta abots gorri baten,

 biotz uts txiki batetik autsa baizen gozo datorren abotsean.

 Ez dago, olan dala, umerik biotz uts orretan?

 

 Andra gaixook, iñoz abestuko ba'zendue

 doiñu illun eta tristea litzake, larregi jakinez

 gantzuketaren gantzuketa jaboitsuak

 ez zaituela barriro lirain biurtuko eta ez errubako

 azkenerarte, aztuak izan arte.

 Errua aztuten ez dan espetxe bat dago.

 

 Orma zaar orreetako egun ta urte askok, desinfektante usaiñez

 gura barik zuen peketua ilteko alegiñean,

 ezin zagikeeze errubako egin barriro:

 orregaitik, kantu triste onegaz nator,

 maite zaituet, autsez beterik eta samintsu,

 maite zaituet, zoritxarrekook.

 

 Zapo-lora espetxeratuak zaree zuok, basalora txikiak,

 niretzat zuen abotsa ez da illuna

 eta Jaungoikoa ez dago infernuagaz batera ugertuta.

 Esaidazue, maiteok, egon daiteke Jaungoikoa infernuan?

 Zuek maldeziñoak bota arren, Ak zuen ebots legorra gurin biurtzen dau

 (poliziarentzat oindiño illuna izan arren)

 Jaungoikoa zuen biotzeko atxillo egiten da, barre egin gura dautse epailleai

 barre egin gura dautso espetxeari,

 Berak edatzi erazten daust kantu au.

 

 Gorde nagizue zeuon boltsan, ba'leukazue.

 Gorde zeuon biotzean, boltzarik ez ba'leukazue.

 Ez dago eskubiderik zuen atsekabea betirako jakin barik geratzeko

 Orregaitik natorkizue berba oneekaz:

 Andra gaixook, ez itxaropenik galdu

 Jungoikoa etorriko jatzue leiora larratxoriekaz

 eta larrosa zuri bat lez artuko zaitue urtero.

 

                                             Emblems of a Season of Fury (1963)

 

Maite negua landareak ezer ez diñoanean

 

 Obaso txikiok, leun

 ikutu edurra adar apalakaz!

 O arri estalduok

 gorde aztearen etxea!

 

 Ixilpeko

 landara-itzok,

 ur ikasbako ori,

 eguneroko utsa.

 

 Egin otoi adi-adi

 zugatz kiribildu

 altzairuan landua-

 ginga lurperatua!

 

 Sua, zoaz barrura

 zeure gaztelu aulera,

 ume toki sendora,

 ezerezaren etxera.

 

 O bake, bedeingatu leku zoragarri au:

 ixiltasun, maite azte au.

 

 O ixiltasun, urrezko uts

 sartzerik bako eguzki

 

 Maite negua landareak ezer ez diñoanean.

 

                                           Emblems of a Season of Fury (1963 )

 

 


inprimatu