inprimatu
Velazquez'en Vallescas'ko mutikoarentzat oņarria
Izenburua:
Velazquez'en Vallescas'ko mutikoarentzat oņarria
Sinadura:
Leon Felipe
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Felipe, León

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
72-73

Velazquez'en Vallecas'ko mutikoarentzat oņarria

 

Leon Felipe

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Emendik iņor ez doa ez.

 Vallecas'ko mutikoaren

 buru autsia emen dan arte,

 emendik iņor ez doa. Iņor.

 Ez mistiku ez buru-eraillea.

 

 Lenago desegin bear da oker au,

 lenago erabaki bear da naspil au.

 Ta danon artean erabaki bear degu,

 ta batere koldarkeririk gabe,

 iges egin gabe

 perkalinazko ego batzukin

 edo zulo bat irikiz

 oinazpian.

 Emendik iņor ez doa. Iņor.

 Ez mistiku ez buru-eraillea.

 

 Ta alperrik da,

 alperrik iges egite guztia.

 (ez betik

 ez goitik)

 Beti itzultzen da. Beti.

 Egunen batean (zorioneko egun batean!)

 Mambrino'ren burukoa,

 —baztez-argia orain, eze buruko ez bizar-ontzi—

 Santxo'ren bururako

 ta zurerako ta nererako

 neurrira egiņa bezela

 ondo baņo obeto datorkigunean.

 Orduan danok banbalinetatik

 ioango gera.

 Zu ta ni, Santxo, ta Vallecas'ko mutikoa,

 ta mistikua, ta buru-ereillea.

 

 


inprimatu