inprimatu
Bidazti izan
Izenburua:
Bidazti izan
Sinadura:
Leon Felipe
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Felipe, León

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
71-72

Bidazti izan

 

Leon Felipe

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Bizitzan bidazti izan,

 beti bide berrietatik dabillen bidaztia, besterik ez.

 Bizitzan bidazti izan,

 beste eqiteko, beste izenik, beste erririk gabe.

 Bizitzan bidazti izan... bidaztia besterik ez.

 Gauzak ez dezatela untzerik enin ez qorputz ez ariman,

 bein bakarrik igaro danetik, bein bakar-bakarrik ta azkar.

 azkar, beti azkar.

 

 Ez dezagun oña oitu beti lur berdiña zapaltzen,

 ez elizatako arlaua, ez antzezlarien oltzaburua,

 bein ere otoitzik egin ez dezagun

 sakristauak egiten ditun bezela, edo komiku zarraren antzera

 bertsorik esan ez daigun.

 Alper-ontzirik aundienak dute beatzetan ikumenik onena,

 esaten zuen bai Hamlet bakalsemeak, ikusiz nola

 illobi bat irikitzen zuan bitartean kantatzen zuan

 zulogille batek.

 Langintzarik iakin ezik itzal geiagoz lan egingo degu.

 

 Illak obiratzeko

 bearrezko dan bezela,

 edozeñek balio du, edozeñek... zulogille batek izan ezik.

 Egun baten danok dakigu

 epaitzen. Ta ebetar erregeak bezin ondo

 Santxo aitorsemeak egin zuan

 ta, Pedro Crespo kalekumeak.

 Gauzak ez dezatela untzerik egin ez gorputz ez ariman.

 Bein bakarrik igaro danetik, bein bakar-bakarrik ta azkar

 azkar, beti azkar.

 Aize oron ikutura egiñak

 ta zerupe guztietan

 olerkariok, ez dezagun bein ere abestu

 erri bakar baten bizitza

 ez baratz bakar bateko lorea.

 Baratz ta erri, danak

 izan bitez gureak.

 

 


inprimatu