inprimatu
Seaska
Izenburua:
Seaska
Sinadura:
Juana Ibarbourou
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin
Ibarbourou, Juana

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
68-69

Seaska

 

Juana de Ibarbourou

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

 Nik ba'neki nungo oianetik etorri zan

 nire semearen seaska au borobiltzeko

 zura eman zuan izai, zugaitz sendoa...

 Bedeinkatu nai nuke bere izan bakuna.

 Igarri nai nuke bai nungo zerupe argi,

 Nungo aizepetan ain lerdenkiro azi zan

 Oe txiki ta txukuna izateko elburuz

 Izentatua zegon zugaitz sendo ederra.

 

 Nik autatu izan nuen bai seaskatxo au

 Urtarrillako goiz argitsu bero batean.

 Nire lagunak ordea zumezkoa nai zuan,

 Txuria ta polita otartxo bat bezela.

 Baņa ba'zan izai bat antziņatan iaioa

 Nire semearentzat izateko aukeratua

 Ta nik naiago izan nuen bere ol zindoa

 Tupikiz apaindua! O, bai, idatzirik zegon!

 

 Batzuetan gure aurtxoa lo dagon artean,

 Nik gertakizun atsegiņak asmatzen ditut:

 Bearbada bere adaburu azpian, ama,

 Beltzeran baten-bat bere semeari bularra

 Ematera aurkeztuko zan arratsaldetxoetan

 Kabi-babesle dan izai, zugaitz itzaltsua,

 Txori-loalez, txintada-eresiz, ta, urrumaz

 Betetzen zan garai pozgarrizko une berean.

 

 Tentea ta luzea izango zan bai benetan

 Ba, iņoiz etzuan zurrunbilloak makur-azi,

 Ez kaskabarrak koska, akats aundirik egin,

 Aizeak etzun bere adarrik lauskitu izan!

 Bera, besteak baņo lenago Udaberrietan

 Berritu, orritzen zan, bai! Ain osasuntsua zan!

 Gizaundi on, biozgarri, eder bat zirudin,

 Bere gerri lodi, bere adar zabalakin.

 

 Aurtxo bat seaskatzeko zeure adar artean

 Guztiz apalberatu ziņan zugaitz aundia:

 !Nire semeen semeak seaska bear dituzu!

 !Nire enda osoa zure beso, babespean!

 

 


inprimatu