inprimatu
Segundo Olaeta
Izenburua:
Segundo Olaeta
Sinadura:
R. Galdos, S. J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
R. Galdos, S. J.

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
42

Segundo Olaeta,

Olaeta'tar bigarren jaunari

 

R. Galdos S.J.

 

 Gizon aundi bat dauka Markiñak

 Olaeta'tar Bigarren.

 Izenez zara Bigarren, baña

 Izatez zu beti lenen...

 

 Lelen zara bai biotz barruko

 Oituron eta ontazunez;

 Lelen gañera erti ederren

 Jakintza ta maitasunez.

 

 Markiñan zagoz zorionean

 Danori poz emoteko;

 Poz garbiaren itur-garbia

 Guztiontzat izateko.

 

 Poz-iturria zara izan bere

 Abes-dantza garbiakaz;

 Guri zugaitik beteten yakuz

 Biotzak pozez eurakaz.

 

 Aurrera zure lan ederrean,

 Abes-dantza garbietan...

 ltxartu beitez gure abes-dantzak

 Erri guzti-guztietan.

 

 Ta abes-dantzaka itxartu beitez

 Edonun oitura zarrak

 Gure aintxiñako asaba zarren

 Oitura garbi ta ederrak.

 

 


inprimatu