inprimatu
Umezaroko
Izenburua:
Umezaroko
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
41

 UMEZAROKO

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Umezaroko urte goikarietan,

 berein nimiņokeri, ezer gitxiz,

 poztutzen ziran bai, gure egunak,

 baserrietako atari, landetan,

 gazi-gezazko amaika istoriz...

 (txori txanoz, pelotaz... ),

 begietan kilikili egiten euskuenak,

 izadiko artu-emon barrutiz

 geuretutako uskeri kutunak.

 

 Siniskeri edota, sorginkeri,

 tentelkeri utsak baziran bere

 poz-pozik egoten giņan ta, adi,

 neguko arratsetan, sutondoan,

 epel-epelik, beti ipuin eske,

 kukulumutxu amaren alboan

 entzunguraz, arrenka ta, zer barri

 ipuiņakaz iņolaz ezin ase!

 

 Zenbat esakun eder, bitxikeri

 entzunak gara alako gauetan

 sorgin egada ta, Peru-Marizko

 ipuin-aldi gozo, barregarrietan;

 zenbat arrats luze moztutzen ziran

 egoak emonik irudimenari,

 bai eguzkipeko ta gau-zorizko

 izakien ibilte t'egiteetan!

 

 Izadiz bizitzen ikas gendun

 negar ta barrez, uda ta neguan,

 otz ta barrez, Urtarril ta Abenduan;

 ibarretan ta, basoaren onduan,

 azkatasunezko eragin-otsez

 barrendu giņan, alairik ta nekez,

 benetako bizitzaren kantuan

 iatorrizko argitasun ta, senez.

 

 


inprimatu