San Bizente Paul-en gozo-kantak
Arana, Jose Ignacio de
KANTARTEA
Beti-betiko zeruban orain
Zauden ezkero goitua,
Gure-alde zuk, Bizente Paul,
Egiņ erregu-sutua.
KANTALDIAK
Eguzki-gisa jayo ziņaden
Euskal-erritik urrian,
Eta ikasirik gazte-denboran
Zaragoza-ko urian,
Ordendu ziņan Tolosa-koan
Agertutzeko agirian,
Eta mundu au bizkortutzeko
Karidadezko bizian.
Preso joan ziņan Afrika-raņo
Mairu gaistoen artera,
Preso -ekarririk amore-katez
Gizonak Zeru bidera:
Animak dira zure maiteak,
Oyek billatzen ai zera;
Paris, Marsella, Franzi guzian,
Iņun nekatzen etzera.
Danen artean pobre gaisoak
Dituzu maite-kutunak;
Oyentzako zuk ipiņirikan-
Ainbeste daude lagunak;
Karidadeak egiten ditu
Aiņ errukitsu biguņak;
Zureak diran seme-alabak
Ondo dirade ezagunak.
Karidadeak egiten gaitu
Jaungoikoaren antzeko:
Alkar maitatu bear gerade
Zeru ederrean sartzeko;
Maitakizunik Jainkozko-gabe
Ez dago au ezer antzeko;
Erregu zazu Santo maitia,
Gure biotzak sutzeko.
Jaungoikuaren amorez dira
Pena guztiyak maiteak,
Bekatuaren ordaņak, eta
Erbeste ontako loreak:
Guk nai badegu, perlak ditugu
Mundu ontako nekeak,
Apaindutzeko berakiņ gero
Zeruban koroy-obeak.
Karidade au iritsi iguzu,
Bizente Paul Santua,
Biotz-biotzez maita dezagun
Orain da beti jainkua;
Bere amorez orobat emen
Maitarik lagun-urkua,
Zure ondora gure anima
Zeruetara bijua.