inprimatu
Etienne Salaberry
Izenburua:
Etienne Salaberry
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1982
Orrialdea:
22

Etienne Salaberry

 

J.L. Davant

 

 Ortziak bota derauku Heletako haritza,

 Iparrak ezin zuena zerk ote du ekarri?

 Goiko jakintza ozkarbiz hain zelarik egarri

 Holtzarten zaio erori azkenean kalitza.

 

 Izpiritu gazteen artzain zeraukutan ezarri,

 Zeru-lurrei so egile gaitu gu be atzarri,

 Haren baitan lasai agon Baigurako arkaitza.

 

 Berpizkunde berrikoa zen apez humanista,

 Nolaz daiteke bizitza beti hain optimista?

 Lurretik oldartu zaio gudukaren ekaitza.

 

 Humusetik gatozenak, hartarat ari eta

 Humus baizik ez garenaz, super humusik ez da

 Baina gizonean dago Jaunaren ohorea,

 Ez da hilen gu baitan hitz horren podorea.

 

 Bizi oso baten aurka, azken hutsik ez dago,

 Baina gaur nicarretan da kanabera soil frango.

 

 


inprimatu