inprimatu
Euskal izatea nai
Izenburua:
Euskal izatea nai
Sinadura:
Untzillaitz-Agerre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Untzillaitz-Agerre

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
141-142

Euskal izatea nai

 

Untzillaitz-Agerre

 

 Lena len, kondairez aske,

 izketa, endaz Euzkadi.

 Zarren oiturak barriro

 Aritz Gernika'n jak adi.

 Ziñez zan berrogeta lau urte

 gure Agirre lendakari;

 iruñar Garaikotxea jauna

 erriak artu zuzendari.

 

 Gorantz jaso besoak, alkar!

 Gurutz guk, Jauna, zaindari!

 Maitasunez bat, besarka

 euskaldun jator, Berari!

 Erauz ikusi-eziñak,

 egin Batzarrak, jo lanari;

 euskal zazpi alderdiak bat,

 ekin gartsu Euskerari.

 

 Aditu!, kondairaz gomuta:

 1980'ko apiril bezeratzi.

 «Aberri-Egun», «Batzar Nagusi»,

 «Erri-auteskundez» autatsi.

 Zutik Euskalerri! Biotz on!

 Ezetz guri bizia eratxi.

 Pozez-gaiñ sorleku onetan

 erriaren aala adierazi.

 

 Bat bitez lokarri gozoz

 Bizkai, Zubero, Naparro,

 Gipuzko, Araba-Trebiño,

 Lapurdi, osoz Benaparro.

 Oraindik lur-zatiak alboz,

 or iaso esiz munarro.

 Zure itz beroz Aritz-kerizpe

 emon Euzkadi'ri zearo.

 

 Euskal anaiok: aske arnas!

 Ikas danon ikasgintzak.

 Lort zeatz Gurutz, Ikurrin,

 Asaba-zarren Jainko-agintzak.

 Nekazari, langille, osasun!,

 biztoki, janari! Eskintzak

 gogalduz, azter biotz-barru,

 agiri zintzoz agintzak.

 

                                                 1980-IV-9. Kartagena-Kolonbia

 

 


inprimatu