inprimatu
Agerre, nere sortetxe
Izenburua:
Agerre, nere sortetxe
Sinadura:
Untzillaitz-Agerre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Untzillaitz-Agerre

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
138-141

Agerre, nerre sortetxe

 

Untzillaitz-Agerre

 

 Agerre, toki eder, alaitsu!

 Aize biguen zartadak,

 biotz lokarriz maitatzen ditu

 etxadi luze apalak.

 Apaiņa dauko etxe gaillurra,

 teillatu gorriz azalak,

 atzez egoa, aurrez iparrak

 dakarskuz giro epelak.

 

 Lepotan oste atxak ditugu,

 muna gaiņetan makatzak,

 sarrera bidez sortalderantza

 sagar, piku t'ereiņotzak.

 Aurrekaldean sortetxe albo

 loraz eskertsu ormatzak,

 eskuin auzoko lurgaiņ mamorrak,

 bidazpin barazkitzak.

 

 Urriņagora begiratuta

 mirariz arkaitz aldatzak,

 Udala eta Anboto buruz

 sei bat aitz itzal goradak.

 Agirian an, emen geiago

 igalidun, solo-landak,

 berealaxe biztuten ditu

 lorategi ta igali udak.

 

 Eldu ataurre mirategira

 gogoz zabalduz begiak,

 belaun-egiņik emon agurra,

 ona asaben zatiak.

 Ganbara, gela eta jantoki

 dagoz barruan tokiak,

 leku alaia eskaratza da

 sorgin-ipuiņez Íosiak.

 

 Oro atsegin nago jarrita.

 Zaindari lerden AGIŅA,

 piku, okaran, intxaurrondo ta

 ainitz loraren armiņa.

 Tontorrak ortzi txit zabalari

 dagertse arnas ariņa,

 beetik gorantza datorrenantzat

 Mendiola'ra, jakiņa.

 

 Agerre, etxalde alai-txukuna,

 bizitokirik onena!

 Millaka urtetan Artizar dirdir

 dana sogille dabena.

 Mendilerro tint eta nagusi

 taldetan ager daukena,

 lur-poto legez ortzruntz atxak

 goraka garbi direna.

 

 Ikus Intxorta, Memei, Betsaide,

 Tellamendi, Golaz, Ernio,

 Sagasta-garai, Ikazkieta,

 Urko, Kalamu, Areitio,

 Oiz, Bizkargi, Sollube, Jata,

 Pagasarri ta oraindio

 Amamotz eta Lemoaitz-gane,

 Bernagoiti, Oromio.

 

 Abadiņo'k dauz, izor distirant,

 gatzak zabaltzen aldetan...

 Agerre lako ikuspegirik

 iņun ez dogu benetan.

 Mendi txukunak berton direnak

 udan agorril gabetan,

 emen zenbatu zeinkiezanak

 baserri dontsu onetan.

 

 Mendiak: Luke Done, Untzilla,

 Guretze Done, Larringan,

 Sagasta, Artizar ta Irazola,

 Gozentziya, Gaztelugan...

 Bideetan gora ba'zabiltzaze,

 or Mendiola zeletan;

 urrin begitu al dabenentzat

 Urkiolamendi laiņotan.

 

 Leendik aitatu dodazan legez,

 gora, Aitzgorri arkaitzo!

 Udala, Anboto, eta Larrano,

 Aitz Txiki eta Allutza...

 Eder UNTZILLAITZ eta Mugarra,

 Urkulu, Eskubaratza.

 Gitxi ete da? So Bilbo'raiņo,

 ikusten dozun Bizkaia.

 

 Biotzez zori daukat asabak

 zuok zenduen oiņarri;

 eguzkiak goiz dautso irripar

 aitz-azpiko Agerre'ri.

 Alberta loba, jarraitu ortxe

 areik eindako lanari:

 zaindu, apaindu, ezkontzaz artu

 AGERRE gure jatorri.

 

 Goiz-izar dogu abizin jator,

 jagola bikain Agiņa,

 ikusiz berton daukozuz goizez

 lur eta zeru urdiņa.

 Igali maite zuk bizitza,

 gaur ezkon barri ba'ziņa:

 Izaizu Jauna zuzendari ta

 Karmel'go Ama bardiņa.

 

 


inprimatu