inprimatu
Nere azterren
Izenburua:
Nere azterren
Sinadura:
Xanti Korkostegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Korkostegi, Xanti

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
114-115

Nere azterren

 

Korkostegi'tar Xanti

 

                                                 ŦAra nun diran, mendi maiteakŧ

                                                     Iparragirre'ren doiņuakaz.

 

 Emen nun nagon,

 Euskal-errian Bere gaņean oin-utsik,

 Negarr-aseta, begi beterik,

 Biotza lurperaturik.

         Jatorriz seme ain euskalduna,

 Erri-arnasa naiz jaiki;

 Asma-eziņik, nundik nora,

 Datordan nere etorki.

 

         Ume ba'naiz ni, loratu bako,

 Nerea da udaberri,

 Ait-aitonaen bide olakok,

 Benetan naiko ditut neurri.

         Utzi nai nuke lurr mait'onetan

 Nire bizia betiko;

 Zugaitz zarraren, suster bereak,

 Mun egiņik esnatzeko.

 

         Urrundik dator nere erria,

 Ondar galdua zar berez,

 Illunak bai du geroz argia,

 Azkarri dana bai nere.

         Nabait-eziņik ni egotean,

 Izkuntza arrasto det alde;

 Maitale-iturri gogoratuaz,

 Zazpi anaiak oin bat beren.

 

         Geldi ez egon, gaurko gazteak,

 Orr ugari zeregiņak,

 Joka zazute indar guziaz,

 Ondorenari al egiņaz.

         Itzarri zaite, Euskotarra,

 Barru-miņez sendaturik;

 Illun-illun dago gure aberria,

 Zauriz baterik, bakandurik.

 

         Ama bularra, opa zaidazu,

 Aurtxok besoari ikara,

 Eske, eske nai, gosea barrun,

 Ordaindu-guraz eskerrak.

         Nere bizia zugandik dator,

 Aurtxo txikia negarrez;

 Emen naukazu, zure kutuntxo,

 Seaskatik jagi-eziņez.

 

         Ona, nereko Euskal-erria,

 Mendiz, baserriz betia,

 Basoz orlegi, larre-zelaiak,

 Kide gabeko jantziak.

         Zure itsas-ertz zoragarria,

 Goitik errekak iturri;

 Ara oin-lurra, nere neria,

 Betiro ikusmin ni emen zuri.

 

         Lengo ba-naiz ni, ille zuria,

 Iņola ere sentzungabe,

 Benetan nago oņazetua,

 Gogoroz zain gaztean bide.

         Oartzen ba'dira gure semeak,

 Eren izkuntz garbi gorde;

 Ziņez dariot, ur bizia bezela,

 Eren goldatz zainduik dute.

 

         Agur oraindik, nere gizadi,

 Ba-noa ni lur ontatik.

 Jaio-arnasa, bular-esnea,

 Emen bertoon utzirik.

         Nere indarrak, baita gogoak,

 Agorturik dira gerta;

 Baņa biotza, nere dan-dana,

 Zuretzat ziran egiņak.

 

         Azken-olerki jartzera noa,

 Menperaturik ni egonik,

 Nunbait bukatu-bearra daukat,

         Bego, ez ote gaurko lain?

 Lortuko ote Eusko-lurrari,

 Goi-jaunaren argia? ire semeak,

 nere billobak, Jaregingo al, erria!

 

 


inprimatu