inprimatu
Adiskideei
Izenburua:
Adiskideei
Sinadura:
Paulin Solozabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Solozabal, Paulin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
112-113

Adiskideei

 

Paulin

 

 Ekintz ederra egiten gabiltz

 zintzo, euskaldun artean,

 barruan dogun garra ixuriz

 gure bizitz onenean;

 gure euskera, zoragarria,

 semerik jatorrenean,

 zure egia zabaldu bedi

 euzkotar danen aurrean.

 

 Urteak joan eta etorri

 ez gara, iñoiz, aspertu,

 gidari gogor, Santi Onaindi'k

 aurrerantz eroan gaitu;

 gure bideak, erriarenak,

 Euzkadi'k beretzat naitu,

 azkenerarte odol tantoa,

 egiz, zuretzat onartu.

 

 Olerkariak, aurrera doaz,

 euren bizitzan, gogotsu,

 munduko ELE jakintsuena,

 landuten izerdiz gartsu;

 Lizardi eta Lauaxetaren

 urratzen jarrai burutsu,

 izar artean jarri dagigun

 izkuntz eder ta loratsu.

 

 Oroimen zorra, egitan, dogu

 gure maisu ziranentzat,

 Eguzkiza ta Jon Ibargutxi

 Bizkai gizon trebientzat;

 baita Orixe irakaslea

 Giputxtar semearentzat,

 zuen izkuntza, bitxiz josia,

 goratuz Euzkadirentzat.

 

 Kantu onetan ez nenbilke on,

 abestu ezik danentzat,

 gudar trebe ez-ezaguna,

 dan letz Aberriarentzat;

 Euskalarriko idazlariak,

 ditut, gaur, oroigarritzat,

 odol da guzti biotz zartada

 artu zuen pozgarritzat.

 

 


inprimatu