Ni zertarako naiz jaioa?
Vilariņo L. B.
Oriegin nauenari ta iraunerazten didanari galde bear Jainkoari, alegia. Jaunak
nai izan duenerakoxe egiņa naiz, noski. Aren gogoa betetzeko, ain zuzen.
Jainkoaren eneganako guraria zein dan ziur jakitean datza beraz auzi osoa.
Guzialtsuak sortua da eguzkia argiegin dezan, zugaitza bere jatorriko
ondorena ekartzeko; aberea eure senaz bizi dedin... Eta ni, zertarako?
Ni azke, loturik gabea egin nau, emengo bizitzaldi ontan askatasun osoz
Bera mirabetu dezadan eta gerokoan aretzaz betiko goza nadin.
Bi gauzetara zabaltzen da be ene auzi-arazoa: 1.° Emon orain Jauna
morroitu, bere legeak gorde, nere eginbearra burutu.
2.° Gero betikotasunean aren aintzaz goza, bere mendeko izanaren saria
jaso, zegokidan eginkizuna bete nuelako.
Ez nindun ezerezetik aterazi mundu ontan zorioneko izan nendiņ: ori
eziņa bailitzaikit. Bere aginduak betetzeko baizik, naiz sarritan biziro
nekotsu izan.
Zoriona berak gogo dunean damaida.
Izatea eman didanak, bere oldera eman dit: orain-oraingoz, zorigabea;
illez geroz zoriondun.
Ni zertarako jaio naiz? Goiko Jaunari igaroaldi ontan mendeko natzaion,
eta betiraunean oparo goza al dezadan.