inprimatu
Pablo Zamarripa gogoratuz
Izenburua:
Pablo Zamarripa gogoratuz
Sinadura:
Sabin Muniategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
87-88

Pablo Zamarripa gomutatuz

 

Muniategi'tar Sabin

 

 Iñor izan bada, Zamarripa dogu bai,

 euskalduntasunaren eusle ta kantari:

 apal, zintzo, (txori-erritar bat bezin alai),

 benetako euskal langille, olerkari.

 

 Laredo'n iaio, ta, gero, Sondika'n illa.

 Errikoia zan bai, aren gogo, mintzoa,

 biotz sugartu baten egur ta subilla,

 maitasunezko eskuz edatutakoa...

 

 Bizkai barrutiko berbakuntza sakonez,

 eredu gendun, eredu, ta, argizari;

 eredu gendun, bai, eredu, ta, gudari,

 gudaketarako izkillurik onenez.

 

 Aren idazlerroetan murgiltzen bagara,

 itxaropena darion emoi, ur garbiz,

 osakai sendo bataz aurkituko gara,

 alakoxe errikoitasun bizigarriz.

 

 Aize bigunak bezin bare... Zein gozoro

 laztantzen dauan bai, euskera ta erria,

 otoitz ta, iardunetan, goiz ta, arratsero,

 biotzeko zati, Euzkadi maitagarria!

 

 Ai, zenbat, zenbat diran Amaren negarrak»,

 Ots dagizku bai, berak: «Euskaldun kaskarrak».

 Noizko, noizko dozuez biotzeko garrak»?

 Ta, nik: Zergaitik ez doguz batzen indarrak?

 

 «Erdu, ia, osatutera Euskera biguna»!

 Agertuz arenganako maitetasuna...

 «Eskeñi, ia, biotzak, loturik alkarri»,

 «Guztiak izan beitez Amaren kantari».

 

 «Negarrik egin barik, poztasun betean,

 Amatxu bizi beite euskaldun artean.

 Zein seme biziko da, Amatxu, zu barik?

 Zein biziko, Amatxu, umezurtz egiñik»?

 

 «Maite zaitut Amatxu, ez egin negarrik»,

 «Zeugaz gura dot egon betiro baturik

 (Olaxe diño bai berak) «Zugaz egonik»,

 «Badaukat lur onetan naiko zorionik».

 

 «Foru ta gure oitura zarrak galdurik.

 «Euskaldunak zer dauka yagokon gauzarik»?

 (Zer dauka, zer dauka?) Euskera bakarrik».

 «Ilten bayaku bera, eztogu besterik»!!

 

 Dei dagitso euskaldunari. Dei, ta, arren,

 ikustean euskerearen eriotz lasterra,

 ikustean euskaldun izaera beraren

 ardurarik bako kokildura landerra.

 

 Bere sentipenen bidez, olerkariak,

 ots dagi, berarizko oiu sakcn batez;

 ots, azalduz alako egoera gorriak

 beren biotz barruko ikuskera maitez!

 

 «Zer baña? Lotan zagoz oraindik, euskaiduna?

 «Ilten eztozu ikusten Amatxu kutuna?

 «Euskera il gura dabe. Ori itsutasuna!

 «Ezta naikoa galtzea Lege Zar biguna»?

 

 Beren guztiko aaltasun, bizi-izatez,

 argiro mintzatzen zaigu (ederrik ta lau)

 benetako bioztasun ta zentzumenez,

 euskal olerkari bizkor, ulerterrez au!!

 

 Lan gatxa dala badakigu bai, gurean,

 «Euskera garbi ta erreza egitea»,

 baiña ein bear da, ein», —zabaldu atea—

 euskera nagositu dadin bein batean.

 

 Firi-firika naiz kili kilika, maitez,

 txibizkeri, naiz, txirrimirri egadatan,

 egin, egin bear da, benetako egitez,

 euskerea loratu dadin ezpanetan!

 

 


inprimatu