inprimatu
1521. Graziyaren garaimena San Inacio-gan
Izenburua:
1521. Graziyaren garaimena San Inacio-gan
Sinadura:
Arana, Jose Ignazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arana, Jose Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
121-122

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


1521. Graziyaren garaimena San Inazio-gan

 

Andonegi, Melchor

 

 Egun da gabez zauriyetatik

 Chirriyan odol berriya,

 Oyan zegoan galai Iñigo

 Iya iltzeko etsiya

 Ara nola zan bere orduko

 Izketa-baten erdiya:

 

 »Berriz Iruñ-a guazen, bear bada:

 »Etzat faltako gogorik:

 »Elbarri-arren nere belaun bi.

 »Onorea det osorik:

 »Nere onraren maitatunayak

 »Ez du izango ondorik.

 

 »Onra geyago nik izango det

 »España-gatik iltzean;

 »Nere izena azalduko da

 »Gerrari danen gañean:

 »Goazen bai berriz peliatzera;

 »Goazen aurrera aidean.

 

 »Ebaki, ebaki ezur koskorrak;

 »Botak obeto sartzeko;

 »Egiñ nai dana zanko biyetan,

 »Lean-beziñ zuzen jartzeko;

 »Ekiñ-kupira-gabe; zai nago

 »Miñ gogorrenak artzeko.

 

 Onelakose pensakizunaz,

 Eziñ-pasarik denbora,

 Libururen bat irakurtzea

 Etortzen zayo gogora;

 Besterik ez-ta, Santuen on bat

 Ekartzen zayo ondora.

 

 Irakurtzen du... Urrengo gauban

 Milla-kezka du buruban:

 »¿Zer prochuz, dio, nere urteak

 »igaro ditut munduban?...

 »¿Balioko dit gizonen onrak

 »Eriyotzako orduban?...

 

 »Nera barruban zer pasatzen dan,

 »Neroni nago argitzen;

 »Oi ez bezela, mugimentu bat

 »Biyotzean zait asitzen,

 »Argi-errañu zerukoi on bat

 »Adimentuban argitzen.

 

 »Ez da gizona, ez da gizona

 »Betiko, jayo lurrera:

 »Mundu zoro au utzi dezadan;

 »Goazen birtute-bidera:

 »Kristau-bizitzak eramango nau

 »Jainkoaz beti poztera.

 

 »¿Zer balio dit mundu osoa

 »Nere mendean jartzea,

 »Aberastasun, onore, atsegiñ

 »Nai diran danak artzea,

 »Ori guzia izaten bada

 »Nere animaren kaltea?

 

 »Mundubagatik asko eiñ badet,

 »¿Millaka bider geyago

 »Santuben eran Jainkoagatik

 »Egin-bearraz ez nago?

 »Bai, nere Jesus, zure graziyaz

 »Alchatuko naiz gorago.

 

 »Zure soldadu nazu gaurtandik

 »Munduban naizan artian,

 »Zure gloria beti begira

 »Luzbel-darrekin pelian:

 »Lagun bai, Jesus, lagun Maria

 »Bizitza berri onian.

 

 »Lagun bertatik, izan dezadan

 »Bekatu damu berdiña,

 »Eta Jesus-en izen daraman

 »Lagun talde bat egiña,

 »Zeron mesedez irichi-arte

 »Zeru-goyenen erpiña.»

 

 Euskaldun maite biyotzekoak,

 Inazio-ren aldean,

 ¿Ez gabiltza gu oraindik otzak

 Zerubetako bidean?...

 Ea bada gaur, bere antzera

 Danok suspertu gaitean.

 

 Oroi-gaitezen, jayotzaz ama

 Naiz izan Euskal-erria,

 Zeruba dala gure dierri

 Betiko bizi-tokia:

 Animak garbi, zuzen dezagun

 Zeru-aldera guztia.

 


inprimatu