inprimatu
Artzaitxoa
Izenburua:
Artzaitxoa
Sinadura:
San Juan de la Cruz
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Inazio Berakoetxea)
Egilea(k):
Cruz, Juan de la
Inazio Berakoetxea

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
75-76

Artzaitxoa

 

San Juan de la Cruz

euskaratzailea: Inazio Berakoetxea

 

 Artzaitxo bat bakar dago ta itunik,

 atsegin eta pozik ezean,

 gogoa tinki bere artzainsan,

 bularra maitez oso zauriturik.

 

 Maiteminduaz ez dagi negarrik,

 ez du ta atsekabeak samintzen,

 biotza zauritan daukanarren;

 baiņa aaztua danentz, dago larri.

 

 Bere neska aratzak daukala aazturik

 gogora utsez, oņaze gorritan naita,

 zigorpetzen da atzerrian,

 bularra maitez oso zauriturik.

 

 Ta artzaitxoak dio: bai errukarri

 nere maitetik okertu dana,

 ta ni ikusiz goza nai ez duna

 ta bularra aren maitez zauriturik!

 

 Ta aldi luze ondoren, zuaitz bati

 gaiņa ar dio, ta besa betean,

 illik lotu da, aitatik dilindan,

 bularra maitez oso zauriturik.

 

 


inprimatu