inprimatu
Aizerik-eza
Izenburua:
Aizerik-eza
Sinadura:
Anes Arrinda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrinda, Anastasio

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
69-71

Aizerik-eza

 

Arrinda'tar Anes

 

 Belarriak iriki, Jauna;

 nere otoitzetara makurtu.

 Lepasamarretik eldu

 dit larritasunak.

 Zuregana io nai dut

 lagun billa...

 

 Milla ta milla

 Atzaparrek

 eldu didate,

 estutu didate

 biotza eta birikak...

 Arnasa falta zait barruan,

 estutasuna,

 larritasuna,

 arnas-estua,

 urdaill-agoan

 aztuna...

 Izardi otza

 bekokian...

 

 Zugana nator,

 nigandik

 zure arpegirik

 ez aldendu.

 Esku bat bear dut.

 Erio-itzal larria

 nere gaiņ...

 Zuregana jo dut,

 ene Jesus,

 gurutzepean nauzu.

 Odola inguruan,

 zauriak oiņetan,

 zauriak eskuetan...

 Baiņa,

 zure arnas-estuak

 zulatzen dit biotza;

 aizea palta biriketan,

 auspoa estu,

 aizerik atzeman

 eziņ orrek

 larritzen nau.

 Ito bear eta ito eziņ

 orrek

 lagun oi dio

 ito-bearrean larritzen dan gizajoari...

 Kirioak larri,

 biotza larri,

 zelula guztiak larri...

 Eriok

 atseden dakarkio

 larrian dagoanari.

 

 Goiz artan gizajo arrek,

 gaua aizerik gabe

 pasa ondoren,

 bere burua bota dio

 trenari...

 Arritzen ez naiz, Jauna,

 trena soin gaiņean

 obea bait da

 aize-eza baiņo...

 

 Eldu egidazu eskutik

 larri aldian,

 eldu, arren,

 ao-zabalka itotzen

 dagoen

 gizajoari...

 

 


inprimatu