inprimatu
Ur birji˝a
Izenburua:
Ur birji˝a
Sinadura:
Mikel Zarate
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarate, Mikel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
39

Ur birjina

 

Mikel Zarate

 

 Ispiluz jantzirik dator birjina

 Egun berriaren giro urdina

 mendi bihotzeko haizetan,

 ispiluz jantzirik dator birjina

 lizarren musika berdetan.

 

 Lizarren musika berdetan alai,

 pinpilinpauxaturik doa

 bizi egarberaren emaztegai

 eder, gozo ta oparoa.

 

 Ba dator, ba doa usai, kolore

 ta bozkarioa hedatuz,

 ba dator, ba doa ondoko

 lore ta poeta maitezoratuz.

 

 


inprimatu