inprimatu
Herria izerditan
Izenburua:
Herria izerditan
Sinadura:
Manex Erdozaintzi-Etxart
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erdozaintzi-Etxart, Mañex

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
36-37

Herria izerditan

 

Manex Erdozaincy-Etchart

 

 Osto berdeak

 Horaildu dira

 Larrazkenean

 Neguari buruz

 Neguari buruz

 

         Eta

 Gure mendietako

 Zuhaitzak

 Histu dira

 Ostoak galdurik

 

 Gure mendietako

 Haritzak

 Eta

 Gaztain-ondoak

 Eta

 Pagoak

 Buluzi ditu

 Haize-hegoak

 Eta

         Eta

                 Eta

 Gure mendiak

 Larreak

 Oihanak

 Ixildu

 Dira!

 

 BAINAN

 

 Ibarrak inarrosi dira

 Xenderak, bideak eta karrikak

 Ideki

 Sabaiak, sotoak, ostatuak eta plazak

 Ikaratu

 

         EUSKAL HERRIA

 

         Betan

         Xutik

         Agertu

         Delarik

         Eta

         Mintzatu

         Orotan.

 

 


inprimatu