inprimatu
Xileko langileriari
Izenburua:
Xileko langileriari
Sinadura:
Daniel Landart
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Landart, Daniel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1981
Orrialdea:
31-32

Xileko langileriari

 

Landart

 

 Ximixta baten pare

 eguzki gorrail bat ikusi ondoan,

 Xileko langileria, berriz,

 gau beltzean sartu da.

 

 Langileen kopetak beheititu dira,

 haien begiak zorroztu

 bihotzak gogortu

 eta

 eskuan zeukaten xoria airatu.

 

 Alta zenbait denboraz uste ukan dute

 Uste ukan dute bai

 eguzki gorraii hori gorriagotuz joanen zela

 eta zuzen den bezala

 klase gabeko gizarte bat eginen zutela.

 

 Baina ez!

 Haundi-maundi madarikatuak

 ez dute horrelakorik onartu

 eta beren interesak zaindu beharrez

 erabakia segidan hartu

 iraultzaren gidarriak

 behar zirela suntsitu!

 

 Beren lan tzarraren obratzeko

 denak zeuzkaten eskuko:

 dirua eta harmak, harmak eta dirua

 Ipar Amerikaren laguntza

 ez dut aipatzen Eliza...

 

 Populuak aldiz, gaixo populuak

 bere buruaren zaintzeko

 Faszismoari ihardokitzeko

 ez zuen deus kasik

 bere esku hutsak baizik...

 

 Eta esku huts horiek moztu dituzte

 gobernuko giderrez jabetzeko

 eta jabetu ondoan, oraindik

 salbaikeria harrigarrienen egiteko:

                 Politika-gizonak hil

                 Sindikalistak hil

                 Olerkari eta kantariak hil

 eta bizi gelditu dii-enen saria:

 desterrua edo presondegia

 eguneroko miseria.

 

 Geroztik,

 Xileko langileria doluminez dago

 eta ba daki

 zeru gainean ez duela izarrik ikusiko

 askatasuna ez baitzaio zerutik jautsiko

 baina bai, lur hontan asko gudukatuz

 zuzentasunak baitu, egun hatez, irabaziko!

 

                 * * *

 

 Xileko langileria

 lurrera eroria

 eta

 Euskadiko langileria

 zutitzen hasia

 ain diren elkar iduriak...

                 Elkar iduriak!

 

                                                               1975/VIII/15-ean

 

 


inprimatu